Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Niko Etxartek bihar emango duen kontzertuarekin hasiko dira Mendiolako San Kristobal jaiak

Niko Etxart eta Hapa Haparen ekitaldia 22:30ean hasiko da. (Argazkia EHZ Festibala)

Abadiñoko Mendiola auzoak San Kristobal jaiak ospatuko ditu bihartik domekara eta prestatutako egitarauan musika, dantza, gastronomia, erakusketak, herri-kirolak eta bertsoak tartekatuko dira.

Ospakizunak bihar hasiko dira, 19:00etan Donien Atxa altxatzen dutenean. Jarraian, auzotarrentzako berakatz zopa dastatzeko aukera egongo da eta eguna borobiltzeko Niko Etxart eta Hapa Hapa-ren
kontzertua egongo da.

Zapaturako prestatutako ekitaldiak 11:30ean emango den mezarekin hasiko dira eta horren ondoren Zelaitarrek eskainiko duten herri kirolen ekitaldia, kotxe klasikoen erakustaldia eta auzotarren arteko bazkaria egongo dira.

Bazkalostean, Onintza Enbeita eta Unai Iturriaga bertsolarien ekitaldia egongo da eta 19:00etan tortilla txapelketa hasiko. Luhartz  taldeak girotuko duen erromeriak emango die amaiera eguneko ekitaldiei.

Talde Batuak eguerdian eskainiko duen ekitaldiarekin abiatuko da domekako egitaraua. Jarraian, gazta, ogia eta ardoa dastatzeko aukera egongo da eta bolo eta ugasixo txapelketak jokatuko dira. 19:00etatik aurrera Laja II eta Lutxurdio trikitilarien ekitaldiak, parrilladak eta errifen zozketak emango diote amaiera ospakizunei

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados