Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Neska gazteen topaketa feminista egingo dute bihar Sorginolan

 

DurangoBiribilketaNeskaGazteakDurangaldeko neska gazteak ‘Biribilketa’ deituriko topaketa feminista burutuko dute bihar Durangoko Sorginola gaztetxean. Jardunaldia goizeko 11:00etan hasiko da harrera eta lehenengo eztabaidarekin eta iluntzera arte jarraituko du.

‘Biribilketa’ irekiko duen ekitaldian gazte mugimenduan nola parte hartzen duten eta feminismotik zein ekarpen egin diezaioketen aztertuko dute, eta baita mugimendu feministan, gazte bezala, non kokatzen diren hausnartu.

Bazkalostean, Durangaldean greba feministaren bueltan zein planteamendu egin diren azalduko dute, azken urteetan antolatu den bizikleta martxara ere deia luzatuz.

Ekitaldian aurten egingo diren II. udaleku feministen aurkezpena egingo da eta 17:00etan ‘Neska gazteon iruditegi feminista’ deituriko jolasa eta tailerra hasiko da.

Antolatzaileak iaz egindako lehenengo Euskal Herriko gazte udaleku feministetan jarritako helburuari eutsiko diote, “neska gazteon arteko saretzea eta diskurtso propioa garatzen hastea”, hain zuzen. Bertan, eskualdeko neska gutxi batzuek izan zuten parte hartzeko aukera eta horregatik “Durangaldera hurbildu nahi izan dugu oihartzuna”.

Informazio gehiago:
https://www.facebook.com/BiribilketaFeminista/
https://www.instagram.com/biribilketa.feminista/?hl=es

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados