Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Nerabeentzako txalaparta ikastaroa antolatu du Udalak

Abadiñoko Udalak aisialdi-programa berritu du eta txalapartako ikastaroak antolatu ditu, 12 urtetik 16 urtera arteko gazteentzat. Programak hamalau ikastaro barne hartzen ditu guztira eta Txanporta, Errota eta Mediatekan emango dira.

Txalaparta ikastaroak larunbatetan emango dituzte, urritik abendura, hamaiketatik hamaikak eta erdietara. Udaleko Kultura Saileko arduradunek esan dute 12tik 16ra urte bitarteko gazteek parte hartu dezaketela, solfeoari buruz aurre ezagutzak ez badituzte ere.

 “Neska-mutil gaztetxo askok musikarekiko interes handia dute, taldeak osatzen dituzte eta beren abestiak konposatzen dituzte. Txalaparta ikastaroen bitartez, ondare kulturalaren barruan dagoen instrumentu bat jotzen erakutsi nahi diegu, babestu eta sustatu beharrekoa baita”, azaldu dute Udaleko Kultura Saileko arduradunek.

Abadiñoko Udalak 2011-2012 denboraldirako antolatu dituen aisialdirako ikastaroak urrian hasiko dira, eta, ikastaroen arabera, abendura arte luzatuko dira, edo maiatzera eta ekainera arte. Izena emateko epea zabalik da eta Errota Kultur Etxean eta Udal Mediatekan eman daiteke, irailaren 24ra arte.

 

Obrak amaituta Txanportan

Sei hileko obrak amaituta, berriro zabalduko dute Txanporta Kultur Etxea, eta berriro antolatuko dituzte pintura eta egurra zizelkatzeko ikastaroak, pasa den urtean ez baitziren eman, instalazio faltagatik.  Halaber, Txanportan ikastaro hauek emango dituzte: masajea, txalaparta (gazteei zuzenduta), yoga, bainika eta bordatua.

Errota Kultur Etxean, berriz, ikastaro hauek ematen jarraituko dute: batuka, areto-dantzak, tai-chi, ofimatika eta zeinu-mintzaira.

Bestalde, ofimatika ikastaroa emango dute Mediatekan; aerobika, probalekuan; eta sukaldaritza Muntsaratzeko Andramari Elkartean.
Udalak mintzaira-zeinuen ikastaroa eman zuen, otsailetik maiatzera, lehen aldiz; orain, berriz, urritik ekainera bitartean emango da.

Nobedade gisa, aurten, ikastaroa gainditzen duten ikasleek zeinu-mintzairaren A1 mailako ziurtagiri ofiziala jasoko dute. Abadiñarrek ikastaroen matrikula-prezioaren erdia ordainduko dute, batez beste.

 

DURANGON. Abadiñoko albisteak

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados