Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Musikaz eta jolasekin osatuko dute Elorrion lehenengoz egingo duten Kulotxa jaialdia

Sei uUrte eta The Van taldeak joko dute zapatuan Kulotxa Jaialdian.
Sei Urte eta The Van taldeak joko dute zapatuan Kulotxa Jaialdian.

Elorrioko ‘Las Cuarenta’, Lourdes eta Txanberi etxebizitza multzoei ‘Kulotxa’ izenburu jarri zioten auzokoek orain direla pare bat hamarkada eta aurten, lehenengoz, bertan egingo den jaialdia antolatu dute zapaturako. Egitarauan jolasak, bazkari herrikoia, musika kontzertuak eta Udalak antolatutako ‘urban kirolak’ ekimena tartekatuko dira.

Prestatutako egitaraua goizeko 11.00etan abiatuko da Inguru abentura taldeak bertan jarriko dituen txintxaunak, jolasak eta eskainiko dituen era desberdineko tailerrekin.

Eguerdian triki poteoa egongo da eta 14.00ak aldera bazkari herrikoia egingo dute bertan prestatutako paella erraldoia dastatuz.

Arratsaldean txintaunak, jolasak eta txokolatada egongo dira eta 20.00etan Rafa Garbalena eta Pancho Cruzek osatzen duten A Cara y Cruz bikotearen musika ekitaldia hasiko da. 22.30ean berriz Sei Urte eta The Van taldeek eskainiko duten kontzertuarekin amaituko dira ekitaldiak.

Urban kirolak

Kulotxa jaialdiarekin uztartuko da Elorrioko Udalak antolatutako ‘urban kiorlak’ ekimena. Arratsaldeko 17.00etatik 19.00etara bitartean bertaratzen diren ume eta gazteek parkour zein scooter freestyle  tailerretan parte hartzeko aukera izango dute. Gainera parkour erakusketa eta funkya praktikatzeko aukera egongo da.

Scooter freestyle  tailerrean parte hartzeko bakoitzak bere scooterra eramateaz gain, kaskoa ere beharrezkoa izango du.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados