Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Musika kontzertuekin hasiko dituzte gaur Mendiola auzoko San Kristobal jaiak

Mendiolan joko du gaur Drug Rockets talde nafarrak.
Mendiolan joko du gaur Drug Rockets talde nafarrak.

San Kristobal jaiak ospatuko dituzte gaurtik domekara bitartean Abadiñoko Mendiola auzoan eta prestatutako egitarauan musika ekitaldiak, argazki eta kotxe erakusketak eta artzain txakurren txapelketa tartekatuko dira, besteak beste.

Ekitaldiak arratsaldeko 18.00etan hasiko dira txopue altxaketarekin eta 20.30ean izango den berakatz-zopa dastaketarekin. Gaueko 22.00etan hasita Drug Rockets, Niña Coyote eta Chico Tornado, Riff Truckers eta Txapito Guzman & Ibarrako Langostinuek taldeen kontzertuak izango dira.

Goizeko 11.30etatik aurrera ikusgai egongo den Mendiolako baserrien argazki erakusketarekin hasiko dira biharko ekitaldiak. Eguerdian meza emango da eta goizeko ekitaldiak osotzeko kotxe erakusketa eta herri bazkaria egongo dira.

Arratsaldeko ekitaldiak umeen jolasekin hasiko dira eta 18.00etan artzai txakur txapelketari ekingo diote. 19.30ean tortilla txapelketaren txanda izango da eta gaueko 22.00etatik aurrera Luhartz taldeak girotutako erromeria eta bolo txapelketa egongo dira. Goizaldean txokolatea bizkotxoarekin banatuko da.

Dantzariek 12.30ean eskainiko duten saioarekin abiatuko da domekarako prestatutako egitaraua eta saio horren amaieran ogia, gazta eta ardo dastaketa eta ugasixo txapelketa egongo dira. Arratsaldeko 20.30ean Mariachi Amatitán taldearen agerraldiarekin eta ondoren izango diren donien-atxa botatzearekin eta errifaren zozketarekin amaituko dira aurtengo ospakizunak.

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados