Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Musika eta gastronomia izango dira Atxondoko Santixa auzoko jaien osagai nagusiak

Martitzenean ospatuko den mozorro egunarekin amaituko dira Santixa auzoko jaiak.

Atxondoko Santixa auzoak gaur hasi eta martitzenera arte jarraituko duten jaiak ospatuko ditu, prestatutako egitarauan musika saioak eta gastronomiaren inguruko ekitaldiak nagusituko direla. Ospakizunak gaur ilunkeran hasiko dira, txopoa jasoz eta ondoren egongo diren berakatz-zopa dastatzea eta karaokearekin.

Egunean zehar egingo den Astoa 2.0 posturearekin abiatuko da biharko egitaraua. Laja eta Olarte trikitilariek girotutako jardunaldia, eguerdian egingo igel lehiaketa eta paella txapelketarekin abiatuko dira. Bazkalostean, mus txapelketa hasiko da.

Goizeko 11:00etan emango den mezarekin eta ondoren izango den txapel jaurtiketa lehiaketa eta saiheski pintxoen dastatzea egongo dira domeka goizean. Arratsaldean berriz, briska txapelketaren hasiera eta pintxo eta bokadilo lehiaketak egongo dira.

Patata tortillak izango dira asteleheneko protagonistak. Arratsaldeko 19:0etan hasita, patata zuritze lehiaketa egongo da eta lan hori hobe egiten duenak bi pertsonentzako afaria irabaziko du Etxoste jatetxan. Ondoren, patata tortillen lehiaketa egongo da eta gertatutako jakiek jarraian egongo den kantu afariko osagaietako bat izango dira.

Mozorro eguna izango da martitzenean ospatuko den Santixau egunean. Goizeko 11:00etan emango den mezaren ostean, Andasto dantza taldearen ekitaldia egongo da eta jarraian porra txapelketa eta mus eta briska lehiaketen finalak jokatuko dira.

Arratsaldean berriz, umeen jolasak zein mozorro lehiaketa egongo dira eta jaiei amaiera emateko otzararen zozketa eta txokolatea dastatzeko aukera egongo da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados