Musika eskaintza zabala Plateruena Kafe Antzokian

Musika eskaintza zabala Plateruena Kafe Antzokian

Musika eta literatura protagonistak izango dira Durangon datorren 4tik 8ra bitartean. Plateruena Kafe Antzokiak bat egingo du Euskal Liburu eta Disko Azokaren 45. edizioarekin eta zuzeneko hainbat aukera eskainiko ditu. KenZazpi , Atom Rhumbak, Bide Ertzean taldeek eta Txuma Murugarrenek beraien disko berriak aurkeztuko dituzte.

 Kafe Antzokiak eskainiko duen egitarau zabala abenduaren 3an hasiko da. Bertan Esne Beltza taldeak hasiera emango dio musika eskaintzari 22.30ean. Jotze orduetatik , bidaietatik, Fermin Muguruzaren azken biran mundu erdiko hoteletako logelatan sortzen ziren solasaldietatik sortzen da Esne Beltza proiektu musikal berria.

Hurrengo egunean, abenduaren 4an, KenZazpi taldeak disko berria aurkeztuko du 22.30ean. ???Ortzemugak begietan??? laugarren lan berria Argiak zigilu propioaren eta Elkarren artean ekoiztu dute. Lana oso aktuala da, jorratzen diren gaien aldetik, taldeari sortarazten dizkioten sentimendu eta emozioei kantatzen diote.

Gatibu taldearen txanda abenduaren 5ean izango da, gaueko 22.30ean eta Atom Rhumbak ???Gargantuan Melee??? lan berria plazaratuko du Plateruenean abenduaren 6an.

Halaber, Bide Ertzean eta Txuma Murugarrenek Durangon izango dute hurrengo geltokia  abenduaren 7an eta bertan lan berria aurkeztuko parada izango dute. Bide Ertzean taldeak ???Don Inorrez??? lan berria aurkeztuko duen bitartean, Txuma Murugarrenek, berriz, ???B Aldeko kantuak??? eskainiko ditu Durangon. 

Platerueneko egitaraua itxiko dutenak Korrontzi eta Oinkari Dantza taldeak izango dira, ???Infernuko Hauspoa??? ikuskizuna eskainiz.

Bestalde, Iparraldetik etorritako hainbat kantaldi ere eskainiko dituzte Kafe Antzokian. Alde batetik, Patxi ta Konpainia izango dira abenduaren 5ean, eta hurrengo egunean, berriz, Kalakan taldeak txalaparta emanaldia eskainiko du. Abenduaren 7rako Beñat Achiary eta Michel Queille-ren kantaldiarekin batera, Mixel Etxekopar eta Francois Rossé izango dira Iparraldetik zuzenean.

 

DURANGON. Durangoko albisteak

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar