
Mallabin antolatu duten Kultur Hamabostaldiak egitasmoaren azken aurreko asteburuari ekingo dio eta tartekatuko ekitaldien artean musika agerraldiak nabarmentzen dira.
Hala ere, egitaraua gaur bertan abiatuko dira arratsaldeko 16:15etaik aurrera egingo diren Olinpiadekin. Partaideak 5 eta 16 urte bitarteko gaztetxoak izango dira.
Biharko ekitaldiak goizeko 9:00ean abiatuko dira, ordu horretan abiatuko baita Urkiolako Parke Naturalera egingo den irteera mikologikoa, Juankar Andres eta Fernando Garitagoitiaren gidaritzapean. Autobusa petriletik abiatuko da 9:00etan eta itzulia 14:00etan izango da.
Arratsaldean Udaberriko kontzertua egongo da elizan eta Tenpora taldea eta Mendibil abesbatzak eskainitako saioa 19.00etan hasiko da.
Domekako egitaraua 10:30ean eskolan egingo diren Olinpiadekin eta bi ordu geroago The Spolem Girls taldeak parkeko anfiteatroak eskainiko duen agerraldiarekin osatuko da. The Spolem Girls laukotea osatzen duten Nahiari Berasategi, Sara Grajal, Natalie Keskin eta Naroa Sorok, pop bertsioak eta taldekideak egindako konposizioak tartekatzen dituzte 60ko hamarkadako itxurarekin.