Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Mus txapelketarekin hasiko dira gaur Arrazolako Andra Mari eta San Roke jaiak

Arrazolako Elizondon ospatuko dituzte gaurtik aurrera Andra Mari jaiak.

Atxondoko Arrazola elizateak Andra Mari eta San Roke jaiak ospatuko ditu gaur hasi eta eguaztena bitartean. Egitarauan erromeriak, bertsolariak, herri kirolak eta ohiko antzerki emanaldia tartekatuko dira, besteak beste.

Andra Mari ospakizunak gaur hasiko dira gaueko hamarretatik aurrera jokatuko den mus txapelketarekin. Norgehiagokaren finala bihar jokatuko da eguerdiko 12.30etatik aurrera eta amaieran irabazleen sariak banatuko dira. Domeka goizeko ekitaldiak herri kirolen erakustaldiarekin osotuko dira.

Biharko egitaraua iluntzeko bederatzietan jaiak iragartzen dituen txopoa sartzearekin jarraituko du eta 22.30ean Atx Teatro konpainiako Iñaki Ziarrusta aktoreak ‘Bihotz salataria’ antzezlana eskainiko du. Agerraldia bukatzen denean erromeria abiatuko da Luhartz taldearekin eta dantzaldiaren amaieran berakatz zopa eta txokolate banatuko dira.

Astelehenean ospatuko den Andra Mari jaia 11.30ean emango den meza nagusiarekin hasiko da. Eguerdian herriko dantzarien erakustaldia egongo da eta jarrian porra txapelketari ekingo diote. Arratsaldeko 18.30ean pelota partiduak egongo dira eta ondoren triki-bertso-pintxo-kantua egongo da Andoni Egaña, Beñat Ugartetxea eta Anjel Mari Peñagarikano bertsolariekin.

San Roke baselizan goizeko 11.00etan emango den mezarekin abiatuko da martitzeneko egitaraua. Elizkizuna amaitu ondoren piper jana eta igel eta paella txapelketei ekingo diote eta ondoren bakoitza bere maletiaz egindako bazkariaria hasiko da.

Arratsaldeko 17.00etan bolo txapelketa jokatuko da eta 19.00etatik aurrera egingo diren asto probetako protagonistak Igor Otaolearen Lukas astoa, Partiliku elkartearen Ixidro astoa eta Juan Luis Irazolaren Kaifas astoa izango dira. Eguneko egitaraua Makatzeta jatetxean egongo den Djaren saioarekin amaituko da.

Eguaztenean ospatuko den San Roke Txiki egunena Irrien Lagunak ekitaldia egongo da 18.00etatik aurrera eta iluntzean herri afaria egingo da. Ondoren, Hoba Neuke taldeak eskainiko duen erromeria eta errifaren zozketa egingo da eta jaiak amaitzeko berakatz zopa eta txokolatea banatuko dira.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados