Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Muntsaratzeko aparkalekuei buruzko arazoa aztertuko dute bihar egingo den bileran

Muntsaratz auzoan dagoen aparkaleku arazoa eta ‘pump track’ zirkuituaren kokapena izango dira hizpide Abadiñoko EH Bilduk bultzatutako ‘Abadiño Mugi’ dinamikaren baitan, bihar egingo den bilera irekian. Saio presentziala arratsaldeko 18:15ean hasiko da aterpean (estalitako jolas-parkearen ondoan) eta bilera telematikoa https://bbb.ehbildu.eus/b/end-y9z-e2a helbidean jarraituko ahal izango da 20:00etan hasita.

Aparkaleku eskasia “gero eta larriagoa bilakatzen ari da, Muntsaratzeko biztanleriak gora egin duen heinean”,  talde subiranistaren zinegotzien esanetan. Gaur egungo arazoari irtenbide bat emateko helburuarekin “moldaketa batzuk eginez, plaza gehiago sortzeko proposamen bat landu dugu”.

Bileran bigarren gai bat ere landuko dute bileran, “udal talde guztiok gure programan aurkeztu genuen ‘pump track’ zirkuituarena” hain zuzen. Ekitaldian, skateboardekin edo bizikletekin erabiltzeko zirkuituaren kokapenari buruz hitz egingo dute “aukera desberdinak aztertuz”.

‘Abadiño Mugi’ dinamikaren helburua “Udal gobernuaren gabeziak” gainditu eta “herritarrekin elkarlanean, Abadiñon segurtasuna, irisgarritasuna eta auzoen bizitasuna bermatuko dituen mugikortasun plan bat” garatzea da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados