Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

‘Muga gainetik dantzan’ erromeria iragartzen du biharko Aiko Taldeak

 

Kiki Bordatxo talde miarriztarrak joko du, besteak beste, Aiko taldearen ‘Muga gainetik dantzan’ erromerian.

Aiko Taldeak ‘Muga gainetik dantzan’ ekimena antolatu du biharko. Prestatutako jarduera Alde Zaharrean eguerdian egingo den kalejirarekin eta Plateruenan egingo den bazkaria eta bazkalosteko dantzaldi-kantaldi-erromeriarekin osatuko da.

Aiko Taldeak urtero antolatzen duen Gabon aurreko erromeria eguerdiko 13:00etan hasiko da, Andra Mariko aterpean egingo den sokadantzarekin. Ordu erdi geroago, Durangoko kaleak hartuko dituen dantza-poteoa abiatuko da eta 14:30ean Plateruenara hurbiltzen direnei txakolin banara gonbidatuko die Aiko Taldeak.

Eguneko egitaraua 15:00etan Plateruenean hasiko den bazkari herrikoiarekin jarraituko du. Bazkalostean, dantza zale guztientzat zabalik egongo den erromeria hasiko da eta bertan hainbat gonbidatu izango dira Aiko Taldeko Sabin Bikandi (txistua eta danbolina), Álvaro García (gitarra), Txus Aranburu (akordeoia) eta Amaiur Cajaraville (kontrabaxua) musikariek eta Patxi Laborda, Ainhoa Odiaga eta Irune Arrizubieta dantza irakasleekin batera.

Erromerian lehen aldiz hartuko dute parte Oskorri taldeko Bixente Martínez musikariak zein Kristian Borda taldeburu duen Kiki Bordatxo boskote miarriztarrak. Agerraldia osatzeko Iruñeko Jarauta 69 txaranga beteranoa eta Bizkaiko Gaiteroek izango dira.

Durangon ospatzen den ekimenak, musika eta dantza tradizionalaz gozatzen duten 200 pertsona inguru batzen ditu. Aurtengo jaia gaueko 22:00etan amaituko da, “ziurrenez ‘Mi carro’ abestuz”, Aikotik adierazi dutenez.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

  1. Dantzazale

    Eskerrik asko AIKO betiko gure dantzak jagon, irakatsi eta dantza guneak antolatzeagatik.
    Plazer handia zuen moduko irakasle, musikari eta ekintzaileekin aritzea. Plan itzela prestatu diguzue oraingoan ere.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados