Mozorroak janzteko garaia

Surrandien eta hartzaren konpartsa irtengo da zapatuan Duragon

Gaur hasi eta datorren martitzenera arte, mozorrotzeko eta dibertsiorako egunak izango dira Euskal Herrian ez ezik munduko toki askotan ospatzen diren Inauteri, Aratuste edo Karnabal jai-egunak. Kristau jatorria duen ospakizun honek garizuma hasi aurretik egiten den jaia bada ere, gaur egun erlijio kutsua galdu eta dibertsioa eta festa ditu ezaugarri.

Aspaldian martitzena izaten bazan ospakizun egun handiena, baina askorentzat laneguna denez, aurreko zapatua bilakatu da egun potoloena herri gehienetan. Hala ere, gazteek eta ikasleek gogotsu ospatuko dute martitzena ere, udaberriko oporrak dituztela eta.

Durango

Eskualdeko herriek egitarau zabalak prestu dituzte egun hauetarako eta gaur bertan hasita Eguen zuriko koplak abestuko dira Durangon. Goizean zehar Jesuitetako, Kurutziaga ikastolako, Nevers zein San Antonio ikastetxeko edo Institutuko ikasleak kalez kale ibiliko dira. Arratsaldean berriz, Karnabaletako kontzertua eskainiko dute Bartolome Ertzilla Musika Eskolan bertako ikasleek.

Zapatuko ospakizunak Bizenta Mogel liburutegian egingo den book trailer tailerrarekin hasiko dira goizeko 11:00etan eta eguerdian Surrandien kalejira abiatuko da.

Arratsaldeko 18:00etan Karnabal prestaketak eta txokolatada egongo dira Merkatu plazan eta ondoren Surrandien eta hartzaren konpartsaren kalejira hasiko da, Jaizaleko txistularien eta Tabira Musika Bandaren laguntzarekin. Ibilaldia Andra Mariko elizpean amaituko da Kriskitin Dantza Taldeak eta musikariek eskainiko duten ekitaldiarekin.

Toki horretan, baina gaueko 22:00etatik aurrera, Gorka Perez eta Danni Meip Dj-ek girotuko dute Durangoko Alde Zaharreko Tabernarien Elkarteak antolatutako mozorro lehiaketa. Irabazleak 100 euroko saria izango du.

Domekan ‘Twister Show: El hombre de las mil caras’ dantzaldia eta txokolatada egingo dira pertsona nagusientzat Landako 1 kiroldegian, arratsaldeko 18:30ean hasita.

Martitzen arratsaldean berriz, haur parkea egongo da Landako gunean eta Andra Mariko elizpean Oihan Vegak girotutako gazte diskoteka egongo da.

Amorebieta-Etxano

Zornotzako Inauterietako egitaraua bihar hasiko da Pirritx, Porrotx eta Marimototsek 17:30ean Amorebieta IV.a frontoian eskainiko duten ikuskizunarein. Ondoren, Perubeleren aurkezpena eta kalejira hasiko da Udazken taldeko gaiteroen partaidetzarekin. Zelaieta parkeko karpan sagardo eta txorizo dastatzea egongo da.

Zapatu arratsaldean Asier Kidam magoaren ikuskizuna egongo da Zelaieta parkean; kaleko musika jotzen duen La Cuadrilla de la Tía ibiliko da han-hemenka eta 20:30ean Xaibor musika jartzailearen saioa egongo da Zelaieta parkeko karpan. Egun guztian Lutaber tabernarien elkarteak antolatutako mozorro lehiaketa egongo da, aurtengo gaia Munduko Karnabalak dela.

Domeka eguerdian inauteri dantzak eskainiko ditu Udaberri Dantza Taldeak eta martitzenean, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, photocall-a  eta Zo-zongó batukada egongo dira Zelaieta parkean. Nafarroa zentroan nagusientzako mozorro lehiaketa egongo da. 19:00etan Perubeleren inauteri kalejira, agurra eta erretzea egingo dute eta umeen txokolatada egongo da.

Iurreta

Arratsaldeko 19:00etan Dantzari auzoan egingo den Tostada janarekin ospatuko dute Iurretan gaurko Eguen zuri eguna.  Aitte San Migel Jai Batzordean antolatutako egitarauak zapatuan jarraituko du 14:30ean Askondon egingo den bazkari herrikoiarekin eta ondoren Fan & Go taldeak girotuko duen erromeriarekin.

Martitzenean musika ikuskizuna egongo da Askondon 17:00etatik aurrera eta ordu bete geroago mozorro lehiaketa egongo da Goiuriko Ama Nagusien Elkartean, mozorro onenak saria izango  dutela. Ondoren txokolatada egongo da.

Berriz

Haurreskolako umeen kalejirarekin hasiko dira bihar Berrizko Inauteriaren ospakizunak. Ondoren mozorro kalejira abiatuko da eta Eskolako ikasleen ekitaldia hasiko da Berrizburu kiroldegian. Eguerdian zein arratsaldean trena ibiliko da Olakuetatik Elizondora eta 18:30etatik aurrera musika eta jaia egongo dira frontoian Euskal Diskofestarekin eta txokolate dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Zapatuan koadrilen topaketa egongo da 19.00etan Olakueta plazan eta jarraian mozorro lehiaketa eta dj-a egongo dira. Gaueko 21:00etan afari herrikoia hasiko da frontoian eta afalosteko erromeria Dj Robertek girotuko du. Gauerdian bantuko diren sariekin osatuko dute aurtengo egitaraua.

Elorrio

Elorrioko Herriko plaza, Erreka eta inguruko tabernariek, umeentzat zein nagusientzat antolatutako mozorro lehiaketa prestatu dute zapatu arratsalderako. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera Dj Franen  saioa egongo da frontoiko karpan eta bertan umeen mozorro onenen sariak banatuko dira zortzietan. Gauerdian nagusien sariak emango dira Portalekuan.

Martitzeneko ospakizunak herriko ikastetxe guztietako Lehen Hezkuntzako umeek goizeko 10:15etik aurrera eskainiko dituzten dantza eta kalejirekin hasiko dira. Ekitaldia Larima disko festak dinamizatuko du. Goizean zein arratsaldean umeentzako parkea jarriko da Hilario Azkarate frontoian eta 18:15ean txokolatada egongo da plazan. Jarraian, Luhartz taldeak girotutako erromeria hasiko da.

Abadiño

Traña-matienako Herri Eskolako Ikasleen Guraso Elkarteak hainbat ekitaldi prestatu ditu zapaturako eta martitzenerako. Zapatu eguerdian kalejira egongo da Traña-Matienan Zubietako joaldunekin. Arratsaldeko 19:00etan berriz, Bizkarra txaranga Zelaietan zehar ibiliko da eta Basajaun taldeak erromeria eskainiko du Traña-Matienako eskoletako aterpean.

Martitzenean txokolatada egongo da Traña-Matienako frontoian arratsaldeko 16:30etan eta ondoren Dj Marioren saioa egongo da.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar