
San Roke eguna ospatuz, Mañariko jaien azken eguna ospatuko dute gaur. Egitarauarekin amaitzeko mozorro egune eta paella txapelketa antolatu dute.
Ohiturari jarraituz, meza ostean dantzariak arituko dira eguardian. Bitartean, mozorro egune ospatuko dute gaur, eta pelikulak izango dira gai nagusia.
Eguerdian hasiko dira eleiza inguruan txapelketarako paellak prestatzen. Arratsaldean, berriz, briska txapelketa jokatuko dute eta Izurtzako dantzariek ekitaldia eskainiko dute 18.00etan.
Azken gaueko kontzertuetan Kilaute eta Itziarren Semeak taldeak izango dira. Hamabietan Pitxitxiri agurra egingo zaio, eta jaiak amaitutzak emango dira.