Mocker’s hirukote durangarraren kontzertuarekin hasiko da gaur Arriolako Jazz-blues jaialdia

Mockers
Mocker’s talde durangarrak bihar eskainiko duen kontzertuarekin hasiko da Arriolako XXX. Jazz Blues jaialdia.

Azaroko hitzorduari eutsiko dio aurten ere Elorrioko Arriola Antzokiak, urtero antolatzen duen Jazz Blues jaialdia gaur hasiko baita. Bi asteburutan, eguenetik domekara, kontzertu bat eskainiko da egunero eta zapatu bietako protagonistak Christian Dozzler eta Anthony Stelmaszack nazioarteko artistak izango dira.

Gaueko 21:30ean hasiko den 30. edizioa Mocker’s talde durangarra osatzen duten Jon Garcíak (baxua), Asier Elíasek (bateria) eta Ritxi Blancok (gitarra) eskainiko duten agerraldiarekin abiatuko da. Rock&roll power hirukoteak argitaratu berri duen ‘Oreka Ahula’ lana aurkeztuko du. Mocker’s-ek hard rock onenaren iturritik edaten du eta errepertorioa rock sakonaz, bluesez eta psikodeliaz osatzen du.

Bihar joko duen No-Land triok jazz historiaren hirukote nagusien iturrietatik edaten du eta eskeintzen duten lana euren konposaketetan edo jazzaren pieza ezagunenetan oinarritzen da.

Blues maisuak

Christian Dozzler piano jolea, aho-soinu jolea eta kantaria izango da etziko izarra eta bere alboan izango ditu Tonky de la Peña (gitarra), Ricky Avila (bateria) eta Adrián de la Peña (baxua) blues erritmoak jorratzeko. Vienan jaiotako musikaria AEBn bizi da eta bluesa lantzeaz gain, boogie woogie eta zydeco bezelako piezak jotzen ditu. 2000. urtean Estatu Batuetara joan zen bizitzera Larry Garnerren taldearen teklista izateko eta 2002tik aurrera bakarlari gisa aritu da.

Lehen asteko hiru ekitaldiak Arriolako Ateneoan eskainiko badira, domekan Jon Gurrutxaga & Urbil Artolak eskainiko duten saioa Portalekua taberna izango du agertoki. Gurrutxaga Arima Beltza taldean bateria jotzen ibili bazen ere, oraingoan gitarra eta kantari lanak egingo ditu eta Artolak berriz, dobro zein slide eran jotako gitarrari ekingo dio.

Datorren asteko saioak eguenean hasiko dira Jimmy Bidaurreta teklatu joleak  eta Mikel Makala Djak buru dituen taldearen ekitaldiarekin. Jon Oiartzun (baxua), Eduardo Lazaga (bateria), Denis Barzaga (perkusioa) eta  Yarian Yaque (tronboia) osatzen duten formazioarekin ‘Descarga Libre’ lan berrian biltzen dituzten latin, jazz, soul, funk, descarga, salsa nuyorican edo afrocubatar zertzeladekin prestatutako erritmo dantzagarriak eskainiko dituzte.

Azkena saioa, Gaztetxean

Saxo, kontrabaxu eta bateriarekin osatutako Trizak hirukotearen txanda helduko da barikuan. Jon Piris, Hasier Oleaga eta Julen Izarra musikariak batzen dituen taldeak musika inprobisatua proposatzen du oinarri moduan. Proiektua kide bakoitzak idatzitako musika interpretatzeko, eta inprobisazio bide ezezagunetan murgiltzen hasteko topagunea izan nahi du.

Anthony Stelmaszack kitarrajole, abeslari, ahosoinu-jole, mandolina-jole, eta aldizka, bateria eta baxu-jolea blues frantziarraren giltzarria da. Frantziako eta munduko blues artista onenekin jo duen musikaria Bastien Cabezon (bateria) eta Matthieu Wanderscheid (baxua) taldekideekin batera arituko da Arriolan.

Jaialdiaren 30. edizioari amaiera emango dion kontzertuko protagonista Micky & The Buzz izango da, hau da, Bilboko rock eskenan momentuko sentsazioa. Eskarmentu handiko musikariak diren Micky Paiano (ahotsa), Carlos Beltrán (gitarra), Willy Calambres (saxoa), Dabid Martin (kontrabaxua) eta Ivan Tedek (bateria), Gaztetxean eskainiko dute rock’n’roll, rockabilly eta rythm&blues doinuak biltzen dituen errepertorioa.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar