Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Miren Amurizak helduentzako idatzi duen lehenengo eleberria aurkeztuko du Andragunean

Miren AmurizaMiren Amurizak helduentzat idatzi duen lehenengo eleberria aurkeztuko du bihar, arratsaldeko 18:00etan hasita, Durangoko Andragunean. ‘Basa’ izenburua duen lanaren aurkezpenean Maite Berriozabalek parte hartuko du.

Elkar argitaletxeak kaleratu duen elaberria bi urteko lanaren emaitza da. Izan ere, bertsolari eta sortzaile berriztarrak idazle gazte bati beka bat ematen dion Igartza Literatur Saria irabazi zuen 2017an, ‘Paperezko txoriak’ proiektuarekin.

Sorkuntza prozesua burutu ondoren ‘Basa’ eleberria aurkeztu zuen apirilaren hasieran, lan horren protagonista 80 urte inguru dituen Sabina emakumea dela. Amurizaren pertsonaia “andre basa bat, baserritara, zaildua, tenperamendu eta nortasun handikoa” dela deritzo idazleak berak.

Amurizaren istorioa herri txiki baten kokatzen da. Senarra hil ondoren Sabina arduratuko da baserriaren gobernantzarekin eta azken urteotan Henry koinatua zaintzen dabil. Lanaren oinarrian “zaintzailearen eta zainduaren arteko mendekotasun harreman bat” dagoela adierazi zion egileak Danele Sarriugarteri obra berria aurkezteko egindako elkarrizketan. Eleberriaren protagonista, hala ere, “bere rolari buelta ematen saiatzen da nolabait boteretzeko; berarentzat oso garrantzitsua da ingurukoek funtzio hori aitortzea, horrexen baitan ardazten baita bere egunerokoa”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados