Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Miren Amuriza nagusitu da Durangaldeko bertsolari txapelketaren lehen saioan

Miren Amuriza nagusitu da Durangaldeko bertsolari txapelketaren lehen saioan

Mallabiko Izar Gorri Elkartean joan den barikuan jokatu zen Durangaldeko bertsolari txapelketaren lehen kanporaketan Miren Amuriza izan zen puntu gehien lortu zituen bertsolaria. Guztira sei bertsolari aritu ziren. Amurizaren atzetik, Beñat Ugartetxea, Gorka Lazkano, Julen Sololuze, Garikoitz Sarriugarte eta Unai Ormaetxea  sailkatu ziren. Bigarren kanporaketa datorren ostiralean izango da Iurretako Oromiño auzoan.

Maite Berriozabal gai jartzailearen esanetara aritu ziren sei bertsolariak joan den barikuan Mallabian egin zen lehen kanporaketan. 70 lagun inguru batu ziren Izar Gorri Elkartean. Saio bizia eta umoretsu baten ostean, Miren Amuriza geratu zen lehenengo, era horretan, Durangaldeko txapelketaren finalerako txartela lortu zuen.

Bigarren eta azken kanporaketa datorren ostiralean, apirilaren 30ean, egingo da Iurretako Oromiño auzoan.  Bertan sei bertsolari izango dira: Eneko Abasolo, Eñaut Uruburu, Ander Salaberria, Ander Aldazabal, Jon Ander Urkiaga eta seikotea osatzeko, nahiz eta bere lana ez den epaituko, Mallabiko kanporaketan parte hartu zuen Gorka Lazkano izango da. Gai jartzaile lanak, Amaia Alberdi-k egingo ditu.

Saio honen ostean erabakiko da Maiatzaren 29an, Berrizko pilotalekuan jokatuko den Durangaldeko Bertsolari Txapelketaren finalean arituko den seikotea.

Mallabiko sailkapena:

  • Miren Amuriza 201,5 puntu
  • Beñat Ugartetxea 194,5 puntu
  • Gorka Lazkano 180,5 puntu
  • Julen Sololuze 175 puntu
  • Garikoitz Sarriugarte 157 puntu
  • Unai Ormaetxea 148,5 puntu
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados