Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Mintzopotea egingo dute Iurretan datorren barikuan

26 herritar bildu ziren iaz egindako Mintzopotean.

Iurretako Udalak Mintzopotearen bigarren edizioa egingo du barikuan. Aurten ere World Kafe metodologia erabiliko da ekimena gauzatzeko eta antolatzaileek euskaldun berriak zein kanpotik etorritako euskaldunak erakarri nahi dituzte.

Elhuyar aholkura zerbitzuaren laguntzarekin antolatutako Mintzopotea arratsaldeko 19:30ean hasiko da eta 21:30ak arte iraungo du. Bertaratzen direnak berbetako eta lagunarterako gogoa besterik ez dute behar eta horren truke edaria eta pintxoa hartzeko aukera izango dute.

Aurtengoa Mintzopotearen bigarren edizioa izango da eta iaz egindako lehenengo ediziora 26 herritar gerturatu ziren. Saio arrakastatsua izan bazen ere, antolatzaileek ikuspegi berri bat eman nahi diote bigarren hitzorduari eta horregatik euskaldun berriak eta jatorri desberdinetako bizilagun euskaldunak erakartzea nahi dituzte.

Mintzopotea Dantzari auzunean egingo da aurten ere, baina euria eginez gero Askondo kaleko aterpe berrira eramango dute.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados