Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Mikel Zarrabeitia txirrindulari ohia, Durangaldeko lehenengo Spinning Maratoi Txapelketan

Mikel Zarrabeitia txirrindulari ohia, Durangaldeko lehenengo Spinning Maratoi Txapelketan

“Kirolean ere euskaraz” lemapean Durangaldeko lehenengo Spinning Maratoi Txapelketa ospatuko da datorren igandean Durangon. ITG taldeak antolatuta eta durangon.com komunikabidearen babesarekin, hitzorduan Mikel Zarrabeitia abadiñar txirrindulari ohia izango da monitore  lanetan. Dagoeneko 100 lagunek baino gehiagok eman dute izena, erdiak Durangaldekoak izanik.

Euskeraren erabilera soziala hezkuntza esparrutik haratago areagotu nahian, egitasmoa goizeko 10.30ean hasiko da Ezkurdi plazan. Eguraldi txarra izanez gero, ekitaldia azokako plazara eramango da.

Maratoian Mikel Zarrabeitia abadiñarra arituko da begirale lanetan,”ekimenaran sena guztiz ordezkatzen baitu”, adierazi du Sergio Murillo, ekimenaren bultzatzaileetariko batek.

Izan ere, Zarrabeitiak Espainiako Biran bigarrena izateaz gain, Euskal Bizikleta eta Zornotzako Udabarriko lasterketa irabazi zituen ere, beste hainbat garaipenenen artean.“Beti apaltasun eta eskuzabaltasunarekin, eta hortik datorkio “el Poderoso “goitizena. Halaber, bere euskaltasuna arrotasunez zabaldu du munduan zehar“, azpimarratu dute antolatzaileek. 

Ezagutza maila altua

Ekitaldiko irabazleek nekazaletxe batetan asteburu batetaz gozatu ahal izango dute, eta bigarrenek, berriz,  euskal kultura ikusteko sarrera batzuk izango dituzte. Parte-hartzaile guztiek kamiseta eta botellin bat jazoko dute.

Gaur egun Durangaldean euskeraren ezagutza maila altua izan arren, eguneroko erabilera bestelakoa da. Izan ere, 2006ko EUSTATen datuen arabera, Durangaldeko herritarren %48,6 euskaldun hiztuna da. “Datu hau oso baikorra da euskararen normalizatze aldera. Dena den, bere erabileraren errealitatea guztiz ezberdina da”, azaldu dute antolatzaileek.

Iturri beraren arabera, 2006.urtean euskararen erabilera eguneroko ekintzetan %20,8koa besterik ez zen, gazteleraren azpitik, %64,8 hain zuzen ere. Bi hizkuntzetan egiten zutenek, berriz, %13,4 da.

Izen emateak www.bizieuskeraz.com webgunetik egin behar dira, eta zabalik izango da bizikleta guztiak agortu arte.
Parte-hartzaileen argazkiak astelehenenan izango dira ikuskgai durangon.com komunikabidearen webgunean.

 

DURANGON. Durangoko albisteak

 

 

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados