Elorriko Udalak atzo eman zuen ezagutzera aurtengo Ferixa Nausiko jaiak iragarriko dituen kartela eta egindako lehiaketaren irabazlea Mikel Askasibar Bizkarralegorrak aurkeztutako ‘Jaiak pil-pilean’ lana izan da. Egileak 500 euroko saria eskuratuko du.
Aurten ere herri-epaimahaiak eta epaimahai teknikoaren artean aukeratu dute kartelak. Herritarrek ekainaren 15era arte bozkatu zituzten lehiaketara aurkeztutako lanak eta emandako botoak kontuan izan zituen epaimahai teknikoak.
Udalak deitutako lehiaketara sei lan aurkeztu ziren eta Askasibarrek egindako lanak eskuratu zituen boto gehien. Lan irabazleak “herritarren boto asko jaso ditu eta baita epaimahaikideen botorik gehienak ere”, udaletxetik adierazi dutenez.