Merkataritza eta zerbitzuak indarberritzeko bonu kanpaina hasiko du Atxondoko Udalak

Herritar bakoitzak bi bonu eskuratuko ditu gehienez.

Atxondoko Udalak herriko merkataritza eta ostalaritza laguntzeko bonu-kanpaina jarriko du martxan bihartik aurrera. ‘Atxondo berpiztu daigun’ goiburua duen kanpainarako 8.000 euroko diru atala jarri du Udalak, 5 euroko deskontu bonuak doan banatzeko atxondarren artean.

Bonuak, gehienez bi herritar bakoitzeko, 10 eurotik gorako erosketetan erabili ahal izango dira kanpainari atxikitako saltokietan eta urte bukaera arte trukatu ahal izango dira. Edari alkoholdunak eta tabakoa erosteko erabiltzea baztertuta dago.

Ekimen honekin “herriko denda eta negozio txiki guztiei lagundu nahi diegu, bertako kontsumoa sustatu, ekonomia suspertu eta, aldi berean, herritarrei deskontu-bonu hauekin lagunduko diegu ere», Xabier Azkarate alkatearen esanetan.

Izan ere “gaur egungo osasun-krisia hasi zenetik, Atxondoko Udalak ezinbestekotzat jo du saltokiei eta zerbitzuei eta, aldi berean, herritar guztiei lagundu ahal izatea”.

Bonuak astelehenetik agortu arte jaso ahal izango dira Udaletxean, goizeko 9: 00etatik 14:30ra.

‘Atxondo berpiztu daigun’ kanpainarekin bat egin dute Carnicería Martxel, La Kompra, Kiosko Atxondo, Aitzpe, Asun Ileapaindegia, Alboan Psiko Gunea, Arrieta Farmazia eta Oihana Kiromasaje denda eta zerbitzu negozioak, baita Olazabal Azpikoa, Biezko Baserria, Gazte Leku, Penalty, Itziar, Amillena eta Tope ostatu eta tabernak.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

1 Comentario

  1. Avatar
    Mari
    0
    0

    Ese dinero que viene a cambio de la alfonbra roja q le habeis puesto al TAV????

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar