Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Merina Gris, Luhartz, Etxekalte, Joseba Irazoki eta Nize izango dira Berrizko jaietako gauak girotzen

Ekainaren 28tik hasi eta uztailaren 2ra arte burutuko diren Berrizko San Pedro eta Santa Isabel jaietako egitarauan musika kontzertuak, erromeriak eta kaleko jai-giroa nabarmenduko dira, aurtengo ospakizunak “beren ohiko formatua berreskuratu” baitute, Udaletik adierazi dutenez. Jaietan joko duten taldeak, besteak beste, Merina Gris, Luhartz, Joseba Irazoki, Nize eta Pedro Pastor eta Los Locos Descalzos izango dira.

Arratsaldeko 19.00etan irakurriko den pregoiarekin eta ondorengo txupinazoarekin abiatuko dira aurtengo jaiak. Ondoren, sardina jana egingo da, txosnak irekiko dira eta Donien Atxa altxatzearekin batera Dantzari Dantza entsegu orokorra egingo dute. Gaueko 22:00etatik aurrera joko duten Migrare taldeak eta Errukiren erromeriak borobilduko dituzte lehen eguneko ekitaldiak.

Eguaztenean ospatuko den San Pedro egunean, txikienentzako pintura lehiaketarekin, jubilatuen bazkariarekin eta dantzaldiarekin abiatuko dira. Arratsaldean, ‘Karpaty’ zirku ikuskizuna eta  frontenis txapelketako finalak jokatuko dira eta 20:00etan Dantzari Dantzak hartuko du protagonismoa. Gaueko kontzertuan Merina Gris taldea arituko da.

Markeliñeren ikuskizuna

Egueneko  programazioa arratsaldean burutuko da eta 17:00etatik aurrera tiragoma txapelketa, Berrizko Udalaren Lau t’erdiko Txapelketako finalak jokatuko dira Olakueta frontoian, Otradanza konpainiak ‘La Banda’ ikuskizuna eskainiko du eta Pedro Pastor y Los Locos Descalzos-en kontzertua egongo da.

Haurrek izango dira barikuko protagonistak, ekitaldi ugari iragartzen dituen egitarauan saskibaloi txapelketa edo Markeliñe konpainiak familia osoarentzat egindako ‘Homiens’ ikuskizuna tartekatuko baitira. Iluntzean, tortilla txapelketa, Luhartz taldearekin erromeria eta Etxekalte eta Oki Mokiren kontzertuak egongo dira.

Jaiak zapatuan amaituko dira, Santa Isabel egunez, eta Dantzari Dantza saioarekin eta paella lehiaketarekin abiatuko dira. Eguneko protagonismoa koadrilak izango dute eta ospakizunak agurtzeko Joseba Irazoki, Nize eta D.J. Rosa Mariren musika saioak, suzko zezena eta Garilak 26 girotutako erromeria egongo dira.

Jaietako egitarau osoa, etxez-etxe banatuko da datozen egunetan.

Jaietako kartel irabazlea

Bestalde, XXII. Jaietako Kartel Lehiaketaren irabazlea, Ane Renedo Parra berriztarrak egindako ‘Ondo pasa, pasatu gabe!’ lana izan da. Egileak 24 urte ditu eta Sorkuntza eta Diseinuan graduatua da.

Renedok, jaien lehenengo egunean egingo den sari-banaketan eskuratuko du irabazleari dagokion 400 euroko saria.

Eraso sexistarik gabeko jaiak!

Berrizko Udalak ‘Jaixetan be berdintasunean!’ kanpaina jarriko du abian, eraso sexistarik gabeko jaietarako informazio, aholkularitza eta telefono bidezko arreta zerbitzuak konbinatzen dituena.

Horretarako, indarkeria sexistarik gabeko gune bat jarriko da jai eremuan ekainaren 28an eta uztailaren 2an, 19:00 – 00:00 bitartean, eta bi egun horietarako arretarako telefono bat, 603 837 471 zenbakia, 20:00etatik 8:00etara erabilgarri egongo dena. Horrez gain, 900 840 111 telefonoan 24 orduko informazioa eskainiko da. Baliabide eta zerbitzuen informazioa berehalakoa, konfidentziala eta anonimoa izango da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados