Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
Mondragon-Unibertsitatea

Mendizaletasuna bultzatzeko erronka bota du Zaldibarko Udalak

 

Anboto mendia da Zaldibarko ‘Mendiz mendi 2018’ erronkan aukeratutako mendietako bat.

Zaldibarko Udalak mendizaletasuna bultzatzeko eta Euskal Herriko zein Pirinioetako mendiak ezagutzeko helburua duen ‘Zaldibar Mendiz mendi 2018’ ekimena antolatu du. Haurrei, gazteei zein helduei zuzendutako ekimena 11 hilabetez luzatuko da, urtarriletik azarora arte.

‘Zaldibar Mendiz mendi 2018’ erronka lehiaketaz haratago dagoen ekimena da eta adin tarte guztietako zaleentzat prestatu dute.  O eta 12 urteko haur eta gaztetxoek ‘buzoia’ duten bost mendi igo behar dituzte; 13 eta 18 urte bitarteko gazteek gutxienez hiru herrialdetako bost mendiren gailurrera iritsi behar dira eta 18 urtetik gorakoek gutxienez bost herrialdetako hamar menditara igo behar dira.

Erronkak iraungo duen 11 hilabeteetan, zerrenda bateko 28 mendi igotzeko aukera izango dute parte hartzaileek. Bizkaian aukeratutako mendiak Gorbeia (1.482 metro), Anboto (1.331), Ganekogorta (999), Alluitz (1.034), Mugarra (969) eta Kolitza (883) dira eta Gipuzkoakoak berriz Ernio (1.078), Txindoki (1.342), Erlo (1.030), Aizkorri (1.523), Udalaitz (1.120) eta Adarra (819) aukeratu dituzte.

Araban aukeratutako mendiak Aratz (1.445), Joar (1.417) Oriol (1.132) eta Cruz del Castillo (1.431) dira; Nafarroan, Beriain (1.493), Saioa (1.418), Hiru Erregeen Mahaia (2.446) eta Arlas (2.043) eta Iparraldean, Otsogorrigaina (1.920), Orhi (2.019), Larrun (900) eta Iparla (1.049) dira.

Pirinioetan aukeratutako tontorrak, Taillón (3.144), Monte Perdido (3.348), Posets (3.369) eta Auñamendi (2.504) mendiak dira.

Ekimen honetan parte hartzen dutenek, izena, abizenak , adina, herria eta telefono zenbakia bidali behar dute kultura@zaldibar.eus helbidera. Ondoren, mendia igotzen den bakoitzean tontorrean egindako argazkia bidali behar dute helbide berera. Egindako tontor denen argazkiak batera bidali daitezke.

Erronka bukatzea lortzen duten guztiek, sari bat jasoko dute abenduan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados