Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Matthieu Saglio eta Anarik barnera begirako doinuak eskainiko dituzte Musikaire jaialdian

Barnera begirako proposamen musikalak iragartzen ditu asteburu honetarako Elorrioko Musikaire jaialdiak, gaur bertan Matthieu Saglio musikaria buru duen laukoteak eta bihar Anari abeslari eta musikagileak eskainiko dituzten kontzertuak nabarmenduko baitira. Ekitaldi biak 22:30ean hasiko dira San Rokeko agertokian.

Matthieu Saglio musikari eta biolontxelo joleak Steve Shehan (perkusioa), Christian Belhomme (teklatuak) eta Léo Ullmann (biolina) izango ditu taldekide Matthieu Saglio 4tet taldean. NES taldearekin Europan zehar ibili ondoren, Sagliok bere ibilbide musikalaren balantzea egiten du orain eta bertan agerian uzten ditu bere sorkuntzak zein bestelako haizeen eragina.

Agerraldian denetarik entzuteko aukera egongo da, bakarkako konposaketekin batera, jazz gustua duten inprobisazioak, doinu klasikoagoak, edo Afrikako, Arabiako eta flamenko kutsua dutenak entzungai izango baitira.

Gordin eta poetikoa

Euskal musikak duen ahotsik pertsonaletarikoenaren txanda izango da zapatuan, Anari musikari azkoitiarra igoko baita agertokira, Mikel Abrego (bateria), Mariano Hurtado (gitarra eta teklatuak), Borja Iglesias (gitarrak) eta Xabier Olazabal (baxua) taldekide dituela.

Musikagintzan bi hamarkada bete dituen musikariak hasieratik liluratu zituen publikoa eta kritika eta denbora horretan nortasun handieneko euskal emakumezko kantarietako bat bilakatu da. Bere sorkuntza gordin eta poetikoetan Nick Cave, Bob Dylan eta beste zenbait artisten eragina nabarmentzen da.

Anarik Donostiako Udalak emandako Adarra saria jaso zuen 2018an, aitorpen hori lortu duen emakumezko bakarra eta pertsonarik gazteena dela.

Musika, zirkua eta umoreak batzen dituen ‘Txarlestrup’ ikuskizun familiarra eskainiko du domekan Zirika Zirkus konpainiak, hau ere San Rokeko agertokian baina arratsaldeko 19:30ean hasita.

Eskainiko duten ekitaldian txarlestona jotzen duen oso banda berezia azalduko da, eta musika eskaintzeaz gain dantza egingo dute eta akrobaziak zein klake pausuak landuko dituzte.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 1,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados