Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Matienako Institutuko irakasleek formakuntza saioak gaztelaniaz jaso zituztela salatu dute

Euskal Herrian Euskaraz elkarteak eta Matienako Institutuko Bigarren eta Lehen Hezkuntzako irakasle talde batek ikastetxe horretan iaz gertatutako “hizkuntz eskubideen urraketa eta eraso kasu bat” salatu ditu.

Prentsaurrekoan azaldutakoaren arabera, 2019ko urriaren 9an, 16an eta 23an tratu txarrak detektatzeari buruzko hiru formazio saio eman ziren, hiruak gaztelaniaz: Hori dela eta lehen formazio saioren hasieratik protesta sendoak izan ziren hainbat irakasleren aldetik.

Urriaren 16an egin zen bigarren saioan, hau ere gaztelaniaz izango zela jakin ondoren, irakasle batek bertan egoteari uko egin zion eta Institutuko zuzendariak horren berri ikuskatzaileari eman ondoren, bi orduko soldata kenketa zigorra jaso zuen irakasleak.

EHEek eta irakasleek egindako salaketan azaltzen dute formazio saioak “euskaraz jasotzeko eskubidea” urratu egin zela eta horregatik ozen aldarrikatu nahi dute “esparru guztietan irakasle eta profesionalon jarduera euskaraz edukitzeko eskubidea”.

Gainera auzi honen ardura “Hezkuntza Sailaren eta Matienako institutuko zuzendariarena” dela azpimarratu zuten.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados