Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
Mondragon-Unibertsitatea

“Masterrean erabilitako terminologia euskarara itzultzea erronka izan zen”

helene-sanchez-saria
Sanchez Zelaiak aipamen berezia jaso zuen klima aldaketari eta mahastizaintzari buruz egindako lanagatik.
helene-sanchez
Helene Sanchez.

‘Klima-aldaketa eta mahastigintza’ artikuluagatik CAF-Elhuyar sarietako zientzia eta teknologiari lotutako gai eta ikerketen euskarazko zabalkundea aitortzen duen Neiker sarien aipamen berezia jaso du Helene Sanchez Zelaia durangarrak. Bioteknologia ikasketak amaitu orduko upategi baten egin zituen praktikak eta, agian, saritutako artikuluan landu duen gaiaren harra bertan sortu zitzaion.

-‘Klima-aldaketa eta mahastigintza’ artikuluagatik aipamen berezia jaso duzu CAF-Elhuyar sarietan. Zer dela eta uztartu zenituen bi gai horiek?
-Aukeratu nuen gaia nire interesekoa zen. Klima-aldaketa eta honek mahastigintzan duen eragina ez dut esango modan dagoen gaia denik, baina argi dago eragina gero eta nabariagoa dela. Bai masterra egiterakoan, bai upategian praktikak egin nituenean ohartu nintzen enologoen artean eragiten duen kezka eta erabakiren bat hartu behar dela. Gaia pil-pilean dago.

-Klima aldaketaren gaiak kezka berezia sortzen dizu?
-Karrera egiterakoan zeharka landu dugun gaia bada ere, azken aldian gizartearen %100ari arduratzen dion gaia da; baita niri ere. Gaurkotasuna izateaz gain, gai horri buruz berba asko egiten da eta aukeratu eta ondo lan­tzea nahi nuen. Zalantzan nengoen Covid19aren ingurukoa edo klima-aldaketaren gaia aukeratzeaz eta uste dut epe luzera azken honek jartzen digula erronka inportanteenetakoa.

-Zure artikuluan diozu ‘klimak eragin izugarria du amaierako ardoaren profil aromatikoan zein ardoaren kolorean’. Horri aurre egiteko mahastiak gero eta iparralderago edo altuera gehiagora landatzea proposatzen duzu.
-Egia da gaur egun gustuak modaren arabera aldatzen doazela eta upategi guztiak merkatuak eskatzen duenari erantzuten ahalegintzen direla. Zentzu horretan, jendeak kolore handiko ardoak eta oso fruta-gustua dutenak nahi ditu. Enologoak horretan saiatzen dira baina klima-aldaketak izaera horren galera dakar. Beraz, gaur egungo erronka ardoaren nortasuna edo berezko dituen ezaugarriak errekuperatzea da.

-Ardoa gustukoa duzula an­tzematen zaizu.
-Bai noski.

“Jendeak kolore handiko ardoak eta fruta-gustua dutenak nahi ditu, baina klima-aldaketak izaera horren galera dakar”

-Bioteknologia ikasketak egin ondoren, norantz bideratu nahi zenuke zure ibilbide profesionala?
-Bioteknologiaren ezaugarrietako bat izaki bizidunei edo biologikoa denari etekin teknologikoa ateratzea da, eta esan genezake industria-ekoizpenera bideratuta dagoela. Ardoa edo zerbeza ekoiztea, esaterako, prozesu bioteknologikoak dira.

Une honetan egin ditudan ikasketekin zerikusia ez duen enpresa baten nabil praktikak egiten. Gustatuko litzaidake Eusko Jaurlaritzak Neiker bezalako ikerkuntza zentroetarako ateratzen dituen bekaren bat lortzea, eta doktoratua edo bestelako ikerketak egiteko finantzazioa lortzea; agrobioteknologia deritzona ere gustukoa dut. Baina Covid 19agatik horrelako beken inguruko guztia atzeratu egin da.

-CAF-Elhuyar sarien helburuetako bat “nekazaritza-abeltzaintza eta basogintzari buruzko gai eta ikerketen euskarazko zabalkundea” bultzatzea da. Zabalkundean eta sorkun­tzan lan egitea gustatuko litzaizuke?
-Bai, zabalkundea eta sorkuntza nire intereseko arloak ere badira. Artikuluak idaztea eta dibulgazio zientifikoa asko gustatzen zait. Informatuta egotea gustatzen zait eta, esaterako, gogoko dut Covid 19aren inguruko artikuluak irakurtzea.

Euskal Herriko Unibertsitatean egindako masterra gaztelaniaz egin nuen eta erabilitako terminologia guztia euskarara itzultzea erronka bat izan zen niretzat. Baina gustura egin dudan lana izan da. Gainera, sari honetako aipamen berezia eskuratzea lagungarria izango da nire curriculumerako.

-Sorginola gaztetxetik sortutako argitalpenen atzean ere ibili zara.
-Bai, hor nabil. ‘Berbaz’ aldizkaria ateratzen dugu eta koordinazio taldean ibili naiz azken hiru urteetan. Aurten artikuluren bat ere idatzi dut. Gustura egiten dudan lana da hori ere; edizioa, maketazioa, jendearekin berba egin, gaiak pentsatu… Batera eta bestera ibiltzea gustatzen zait.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados