Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

“Martxoaren 9an kontzientzia feminista bizi-bizi egotea gustatuko litzaiguke”

Greba-feminista
Mireia Nieto, Mireia Delgado, Ane Arbeo eta Argiñe Alacanok.

Martxoaren 8ko grebaren inguruan Durangon antolatutako ekimenen berri eman dute Mireia Nieto, Mireia Delgado, Ane Arbeo eta Argiñe Alacanok.

– ‘Emakumeok planto’ da grebaren leloa. Zer egin behar dute deialdiarekin bat egin nahi duten emakumeek?
– Alde batetik, sinboloak: besoko morea jantzi behar dugu egun guztian zehar. Hori izango da soinean eramateko sinbolo orokorra Euskal Herri osoan. Baita ere, balkoitik edo leihotik amantala eskegi dezakegu! Baliteke emakume batzuk ezin grebara batzea, errebindikazioekin bat egiten dutela adierazteko modua izango da eta etxe barruan gelditu beharko balira ere, baleike bertan, greba txikiago bat egitea. Zerbait egiteari uztea.

Grebarekin bat egin nahi duten emakumeek lana egiteari utzi behar diote. Greba deialdiak hainbat esparru hartzen dituenez, ikasle greba, enplegu greba, zaintza greba eta kontsumo greba, arlo horietan guztietan planto egitea proposatzen da. Horretarako badira lau ordutarako lanuzteak deituta, bata goizean eta bestea arratsaldean. Lanuzteak deituta dauden tarteetan lanik ez egitea proposatzen da, lantokietatik eta ikastetxeetatik atera, zaintza lanik ez egin eta gizonezkoen esku utzi eta mobilizazioetara batzea. Eta hori guztia kontsumitu gabe egitea!

– Grebaren ezaugarriak ez dira ohikoak izango. Deitutako lanuzteei herri bakoi­tzean antolatutako ekintza eta mobilizazioak gehitzen zaizkie.
– Bai, Durangon egitarau polita dugu! Jii! Ia ez duen elurrik egiten eta… halere, denekin aurrera jarraituko genuke! Konbentzimendu osoz ari gara eta! Bueno, harira, bezperatik horma-irudi bat margotzen hasiko gara, grebari hasiera markoa emateko eta hurrengo goizean 9.30ean, Andra Marin kafe tertulia bat antolatu dugu eguneko informazioa eta grebaren edukia saretzeko.

11.00etan deituta dago goizeko lanuztea eta 11.30ean Giza Katea osatuko dugu Barandiaran erresidentziatik hasita, zaintzaren pisua eusten dugula irudikatuz. Ondoren, 13.00etan Ezkurdiko kioskoan, emakumeok enplegu munduan pairatutako bereizkeria eta zapalkuntza irudikatzeko txanda izango da eta bertan mahai-inguru berezi bat antolatu dugu.

Ondoren, bazkaria izango dugu Andra Marin. Ez kon­tsumitzea denez helburu eta proposamenetako bat, autogestionatua (bakoitzak eraman dezala) izango da.

Arratsaldeko lanuzteekin kointzidituz hurrengo ekintza txanda. 17.30ean elkartuko gara kontsumoa salatzeko ekintzari hasiera emateko eta 19.00etan manifestazioari ekingo diogu. Manifestazioa burutu bitartean, mobilak itzaltzea proposatzen dugu, ikusezinagoa den kontsumo oso potente bat baitago mugikorraren atzetik. Baita ere komertzio eta tabernei 19.00etatik 20.00etara ixteko eskatzen diegu. Noski, egun osoa itxi nahi dutenak…gora! Baina gutxieneko keinu lez planteatu dugu azken mobilizazio hori igaro bitartea itxi dezatela! Pertsianak behera eta kalera

– Lanuzteak lau ataletan banatzen dira: lan greba, zaintza greba, ikasleen greba eta kontsumo greba. Zer da begi-bistan jarri nahi dena arlo bakoitzean?
– Labur esanda, bakoitzean asko sakondu baitaiteke…

Lantokietan: ditugun zailtasun bereziak emakume izateagatik, asko eta asko dira prekarietatearen adibideak: nolako lan motak, ze baldin­tzetan… egitea “tokatzen” zaiguna!

Zaintza: Bizitzeko, bizirauteko ezinbestekoa den elementu hau emakumeon gain jausten da. Gainera oso balio gutxi ematen zaio. Aldiz ezinbestekoa da! Beste era batera banatu dezagun, duen lekua eta balioa emanez! Horrekin konturatu bitartean… emakumeok planto!

Ikasleen greba: Ikastetxeetan, hezkuntza-sisteman eta honen gainetik dauden politiketan asko dago hobetzeko emakumeon bizi baldintzen. Beraiek, ikasle emakumeak izateagatik, pairatzen duten berariazko zapalkuntza da begi-bistan jarri nahi dena arlo honetan.

Kontsumoa: Munstro handia da. Ez dakigu nondik hasi… Ez gabiz ogia, fruta, arraina eta gainontzekoak erosteaz bereziki, bai ordea, hauen ekoizpenaz, nor edo zer zapaldu behar den produktu hau edo hura lortzeko baizik. Horretan merkatari­tza gune handiak, eta marka ezagun asko eta asko arriskutsuenak dira. Kasurako, janzten ditugun arropa asko egiteko emakumeen prekarietatea esklabutzara heltzen da eta hau salatu nahi dugu. Baita ere, lehen esan bezala, mugikorrak itzaltzera deitu dugu sinbolizatzen duen guztiaz gain (kontrola kasurako), energia kontsumoa delako (mobila egun osoan piztuta izatera ohituta gaude asko) eta bestalde, eurotan suposatu dezakeena planto hori egitea konpainia handi eta ez feminista horientzat!

– Greba prestatzeko helburuarekin, partaidetza handiko lau bilera antolatu dira Durangon. Bultzakada izan da Mugimendu feministarentzat?
– Bai, beti da bultzada sare­tzea. Lan handia baita ere. Aniztasuna eta talde handien kudeaketak, dimentsio handiko lana aurrera ateratzea ez da sinplea. Hau esatea gustatzen zaigu, mugimendu feministaren ezaugarri bat delako ariketa hori egitea. Gure sarea indartzen gabiz eta ederra da emakume desberdinak elkarrekin eta gogoz lan egitea baina sare hau gehiago zabaltzea behar dugu oraindik!

– Zer gertatzea gustatuko li­tzaizueke martxoaren 9an?
– Kontzientzia feministak bizi-bizi egotea, asanblean zein greba egunean bertan parte hartu duten emakumeek grebako dinamika hasi baino lehen ginena ez izatea… hau da, zerbait aldatzea, bakoitzarengan eta kolektiboan. Ez da zertan erraldoia den aldaketa bat izan behar, txikia izan daiteke baina errotikoa mesedez! Eta aldaketa handiagoen hazi bat izan dadila… Biba borroka feministak emakumeon bizitzen alde egiten duen lana!

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (2 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados