Martxan dira Ibiliaz Ezagutu programaren udazkeneko irteerak

gorbeialdeaUrtero bezala Ametx erakundeko Ibiliaz Ezagutu programak irteera desberdinak egingo ditu parke naturalak, biosferaren erreserba, babestutako biotopoak, mendialde eta itsasaldea uztartuz. Oraingoan Bizkaiko lau paraje berezi bisitatuko dira: Gorbeialdea, Urdaibai, Armañon eta Urkiola. Irteerak urria eta azaroaren bitartean izango dira. Plazak mugatuak izango dira, beraz, izen-ematea ezinbestekoa izango da.

Lehenengo irteera urriaren 15ean izango da Gorbeialdera. Ibilaldi honetan Gorbeiako parkea bisitatuko da. 16km-ko irteera izango da eta 780 metroko desnibela izango du. Gurutzea zaindari izanik Gorbeiaren barrenean sartuko dira, Arabak eta Bizkaiak bat egiten duten inguruan.

Aste bete beranduago, urriaren 22an, Urdaibai aldera izango da irteera. Lehenengoarekin alderatuz, ibilbide hau erraza izango da, 9,5 kilometrokoa. Urdaibai ezagutzeko asmoarekin, oraingoan Ogoño ingura aukeratu dute. “Kantauri itsasoaren kresal artean txango exijentea egingo dugu”, azaldu dute Ametxetik.

Azaroaren 5ean Amañonera izango da hirugarren txangoa. Zailtasun ertaineko 11,5 kilometro izango dira, eta 700 metroko desnibela egongo da. Armañon gutxien ezagutzen den ingurua izan daiteke, beraz, irteera honetan Turtzioz eta Karrantza arteko ingurua ezagutzeko aukera izango dute.

Azkenengo irteera azaroaren 12rako programatuta dago Urkiolako parkera. Santutegiaren ingurua ondo ezagutu arren “beti merezi du bisitatxo bat eta ibilaldi eder baten ostean bertan amaitzea”, azaltzen dute.

Aurreko edizioetan egin den moduan, autobus zerbitzua izango da, ibilbidearen hasiera puntuetara eramateko eta amaiera puntuetatik etortzeko. Irteera goizeko 8etan izango da, baina irteera puntua aldatu egin da, oraingoan Nafarroa kaleko parkinean izango da.

Ametxek federatzeko gomendio egiten die ibiltari guztiei. Horretarako, Zornotza Mendi Taldeko webgunean dago eskuragarri informazioa.

 

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar