Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Marta Cardenas margolari donostiarraren obra batek iragarriko du aurtengo edizioa

Marta Cardenas margolari donostiarraren obra batek iragarriko du aurtengo edizioa

Azken urteetan egin den bezala, ezaguna den eta ibilbideko luzeko artista baten obrak iragarriko du aurtengo Durangoko Azoka. Donostian jaio eta egun Madrilen bizi den Marta Cardenasek eskuz egindako lanak iragarriko du, abenduaren 5tik 8ra izango den 49. Azoka.

Azokak ezaugarri izango duen kartela  “eskuz egina dago” Cardenasen esanetan eta “kartela nola hasi?” bere buruari galdetzerakoan “Mexikoko marrazki bat” aurkitzeak eman zion erantzuna. Obrak “argi asko du” eta horia eta beltza gailentzen badira turkesa eta morea ere tartekatzen dira. Kolore horia aukeratzea, “benetako kolore argitsua” delako arrazoitu zuen artistak, hau da “kolore aratza” delako. 

Cardenas 1944an jaio zen Donostian eta Madrileko San Fernando akademian hasitako ikasketak Parisen jarraitu zituen Frantziako gobernuaren beka batekin. Bere lehen obrak erretratuak eta paisaiak izan baziren, mugimendura jauzia  egin zuen gero. 1996an Indiara egindako bidaiaren ondoren, pintura abstraktuan murgildu zen. Ordutik, beste kultura batzuetako interesa piztu zitzaion eta forma, irudi eta kolore berriekin esperimentatzen hasi zen. 


Nestor Basterretxea eta Itziar Okariz

Bere lehen erakusketa Donostian 1970ean egin zuen  eta 1974an, orain dela 40 urte, Durangoko Ezkurdin erakutsi zuen bere obra. Ondoren, Europako zenbait hirietako galerietan erakutsi ditu bere lanak. 

Gerediaga elkarteak azken urteetan egin duen bezala, euskal artista bati enkargatu dio Azokaren irudia. Nestor Basterretxea izan bazen 2012ko edizioko kartelaren egilea, iazkoa Itziar Okarizek egindako obra batek iragarri zuen . 

San Agustin Aretoan gaur egindako aurkezpenean artista bera , Durangoko Azoka antolatzen duen Gerediaga elkarteko presidentea Nerea Mujika eta Txelu Angoitia argazkilaria izan dira. Mujikaren esanetan iazko partaidetza inoiz baino handiagoa izan bazen ere, aurten “bisitari eta sortzaile berriak” erakartzeko esperantza du. 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados