Markeliñek eskainiko duen ‘Crusoe’ ikuskizunarekin hasiko dira bihar Etxanoko Andra Mari jaiak

‘Crusoe’ ikuskizuna eskainiko du Markeliñe taldeak bihar Etxanon. (Argazkia: Txelu Angoitia)

Andra Mariren omenezko jaiak ospatuko dituzte Etxanon bihartik barikura bitartean, aurtengo egitarauan musika, bertso eta antzerki ekitaldiak, nagusiei egindako omenaldia eta jaigiroan ospatzeko hainbat ekitaldi tartekatuko direla.

Aurtengo egitaraua bihar abiatuko da, arratsaldeko 18:00etan piztuko den txupinazoarekin eta ondoren egingo diren kalejirarekin eta mus txapelketarekin. Ordu erdi geroago ‘Crusoe’ ikuskizuna eskainiko du Markeliñe talde zornotzarrak.

Eguneko egitaraua 20:30ean aurkeztuko den tortilla txapelketarekin eta 22:30ean hasiko den bertso saioarekin osatuko da. Agertokian egongo diren Onintza Enbeita, Sustrai Colina, Uxue Alberdi eta Amets Arzallus bertsolariek Amaia Aurrekoetxea gai-jartzaileak proposatutako gaiei erantzun beharko diete.

Aitite-amamei omenaldia

Eguenean ospatzen den Andra Mari eguneko ekitaldiak goizeko 11:00etan emango den mezarekin hasiko dira. Ondoren, Zornotzako Otxotearen saioa eta esku pilota partiduak egongo dira eta goizeko egitaraua herri bazkariarekin osotuko da.

Arratsaldeko 17:30ean aitite-amamei omenaldia egingo zaie Etxanoko dantza taldearen partaidetzarekin. Jarraian, Joselu Anaiak taldeak girotutako erromeria eta taloak dastatzeko aukera egongo da eta 21:00etatik aurrera Kittu taldeak eskainatako saioa hasiko da.

Goizeko 9:30ean abiatuko den Xeberren omenezko mendi martxarekin ekingo diote barikuko ospakizunei. Eguerdian, Artzain txakurren IV. lehiaketa egingo da eta 17:00etatik aurrera umeentzako puzgarriak, tailerrak eta jolasak egongo dira. 18:00etan hirukoteen arteko briska txapelketa jokatuko da eta 20:00etan egongo den parriladarekin eta 22:00etan hasita Olatz Salvadorrek eskainiko duen kontzertuarekin osatuko dira aurtengo jaiak.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar