Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Maristak Ikastetxeko bideo batek irabazi du Gerediaga Elkarteko lehiaketa

Eskualdeko gazteek Durangaldea zelan bizi duten erakusteko helburuarekin bideo lehiaketa bat antolatu du lehenengoz Gerediaga Elkarteak. ???Gazteen bizimodua Durangaldean??? izeneko ikus-entzunezkoa izan da irabazlea eta Maristak Ikastetxeko Deiene Usategi, Iratxe Landa, Claudio Legido eta Leire Blanco ikasleak izan dira egileak.

Guztira, 20 lan aurkeztu dira Gerediaga Elkarteak antolatutako lehiaketara. Irabazleek, Eroski Bidaiak emandako abentura asteburua jaso dute.  Atzo arratsaldean jakitera eman zuten irabazleen izenak, Durangoko Azokaren azken egunean.

Hiru minutuko bideoan, aintzinako argazkiak erakutsiz eta gaur egungo irudiekin jarraituz, aintzinako eta egungo gazteen bizimoduaren konparazioa egin dute irabazleek.

Lehiaketa 13 eta 17 urte bitarteko Durangaldeko ikasleen artean eratu du lehenengoz Gerediagak. Izan duen harrera ikusita, datorren urterako bigarren lehiaketa ere antolatuko dutela aurreratu dute elkartetik.

 

“Erosketekin azokara” kanpaina

Bestalde, Gerediaga Elkarteak eta Durangoko merkatarien elkarteek, + Dendak eta Durango Bai, Azokara begira egin duten kanpaina bereziak erantzun ona izan du. Atzo, Azokako azken egunean, zozketa egin zen eta Mertxe Gandariasek +Dendak elkarteko dendetan gastatzeko 100 euroko opari-txartela jaso zuen. Juan Luis Zarrabeitiak, berriz, Durango Bai elkarteko dendetan gastatzeko 100 euroko opari-txartela eskuratu zuen.

 

DURANGON. Azokako albisteak

 

 

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados