Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Maputxeei buruzko hitzaldiarekin hasiko da Kainaberak antolatutako ‘Maiatzeko hitzaldiak’ zikloa

ElorrioKainaberaHitzaldiZikloa2018
Maputxe herria izango da lehen hitzaldiko protagonista.

Urtero sasoi honetan eskaintzen duen ‘Maiatzeko hitzaldiak’ berbaldi zikloari ekingo dio Elorrioko Kainabera Gobernuz Kanpoko Erakundeak bihartik aurrera. Saioak arratsaldeko 19:00etan izango dira Iturri Kultur Etxean.

Edizio honetan ere gai sozialei buruzko solasaldiak izango dira hizpide; aurtengoan, Maputxe herria, Siria, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eta migratzaile zaintzaileak izango dira mintzagai.

Lehen berbaldiko protagonista Wallmapu Euskal Herriko elkarteko kide bat izango da. ‘Maputxe herria, borroka eta duintasun historia’ goiburu izango duen ekitaldian, batez ere Txile eta Argentinako hegoaldean bizi den etnia horren nondik norakoen berri emango du.

Aspaldiko gatazka izango du maiatzaren 25eko ekitaldiko ardatza, Hegoa-Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutuko Victor Pozasek ‘Siriako gerra, nazioarteko botereguneen erdian’ izenburu duen solasaldia eskainiko baitu.

Gertuagoko gaia izango da hizpide maiatzaren 30eko hitzaldian, ekitaldian DBE, edo gaztelaniako akronimoarekin ezagunagoa den RGIa izango baita mintzagai. Lanbideko Juan Ibarretxek eta Bizkaiko Gurutze Gorriko María Talaverak ‘Diru-sarrerak Bermantzeko Errenta; zer da, zelan ematen da? zer aurreiritzi ditugu?’ gaia jorratuko dute.

‘Maiatzeko hitzaldiak’ zikloari ekainaren 6an amaiera emango dion ekitaldiak, ‘Emakume etorkin zaintzaileak, ezinbesteko lan ikustezin hori’ izango du izenburu. Berbaldia emango duen Liz Quintana aktibista feministaren solasaldia, Elorrioko zaintzaileen ikastaroko kideen ekarpenekin osotuko da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados