Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Mankomunitateak 108.000 euro banatuko ditu Euskara, Kirolak eta Ongizate arloetako laguntzetan

MancomunidadAstolaDurangoko Merinaldearen Amankomunazgoak 108.000 euroko diru-laguntzak emango ditu aurten Euskara, Kirolak eta Gizarte Ongizate arloetako programetan. Lehenengo iragarkia atzo agertu zen Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta beste biak astelehenean eta martitzenean argitaratuko dira.

Aurreikusitako diru kopuru nagusia Gizarte Ongizate arlora bideratuko da, guztira 50.000 euro banatuko baitira sail horretako egitasmoen artean.

Desgaitasun intelektuala duten pertsonak gizarteratzeko, 30.000 euroko diru-laguntzak banatuko dira irabazi asmorik gabeko erakundeen artean. Diru-laguntza hauek hiru helburu dituzte; alde batetik desgaitasun intelektuala duten pertsonen autonomia bultzatzea, kirola zein aisiaren bidez, eta bestalde, konpainia egitea, familiek atseden hartzeko tarteak izan ditzaten.

Gizarte Ongizate arloko gainontzeko 20.000 euroak, garapenerako lankidetzako proiektuak eta garapen bidean dauden herrialdeetako haurrentzako aldi baterako egonaldientzako bideratuko dira.

Kirol jarduerei lotutako ekintzengatik 47.000 euro banatuko dira. Mankomunitateak Landakoko atletismo pista eta Berrizko Marino Lejarreta belodromoa kudeatzen ditu eta urtero irabazi-asmorik gabeko erakunde edo kirol elkarteei instalazio horietan kirol-programak egiteko diru-laguntzak ematen ditu. Atletismo pistarako 40.000 euro eta belodromorako 7.000 euro bideratzen ditu.

Euskara

Euskara arloan emango diren diru-laguntzak bi ataletan banatuko dira. Alde batetik, merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuetan diharduten establezimenduek kanpoko errotuluak zein webguneak euskaratzeko emango dira.

Ekimen horrek eskualdeko hizkuntza-paisaian eragiteko helburua du eta laguntzak 2018an jarritako errotulu zein euskaratutako webguneengatik emango dira. Guztira 3.000 euro bideratuko dira eta onuradun bakoitzak, gehienez, 500 euro jaso ahal izango ditu.

Euskarari dagokion bigarren atalak, entitateek edo irabazi asmorik gabeko elkarteek hizkuntza sustatzeko aurten garatuko dituzten ekintzak laguntzeko helburua du. Diru-laguntza hauek Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Iurreta, Izurtza, Mañaria edo Zaldibarreko taldeek garatuko dituzten programa edo ekintzengatik emango dira. Guztira, 8.000 euro banatuko dira.

Euskararen arloko programen inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, Euskara Zerbitzuko webgunera jo daiteke (www.durangaldeaeuskaraz.eus) edo 946232522 telefonora deitu.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados