Mañariko Maiatza Kulturalari amaiera emango diote bihar, XXVI. edizioa beteko duen Artisau, Elikadura eta Landare Azokarekin eta horrekin batera egingo den Euskadiko Azpi Gorri Txapelketaren V. edizioarekin.
Goizeko 10:00etatik aurrera egingo den Artisau, Elikadura eta Landare Azokan, “bertoko eta inguruko ekoizleen postuak jarriko dira; guztira, 25 postu jarriko dituzten 16 ekoizle ezberdin egongo dira”, Ainara Otxotorena alkatearen esanetan.
Ordu berean hasita egongo dira ikusgai plaza ondoko aparkalekuan Euskadiko Azpi Gorri Txapelketan parte hartzen duten ahuntzen 15 sortak. Horrekin batera, aumak erreko dira plazak eta pintxoak egongo dira eskuragarri bi euroren truke.
Eguneko egitaraua Alluitz Naturak 11:00etan hasita frontoian eskainiko dituen bi tailerrekin osatuko da; bata , ortu bertikalena izango da, eta bestea, artilearena.
Bihar egingo diren ekitaldiez gaina, Maiatza Kulturaleko egitarauak kale animazio ekitaldia iragartzen du gaur arratsalderako. 17:030ean hasita ‘Zirkobira’ ikuskizuna antzeztuko da plazan.