Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Mañariko Udalak hiri antolamenduari buruzko lantegi tematikoak egingo ditu gaur

Hiria Antolatzeko Plan Orokorra (HAPO) prestatzeko hiru batzar egingo dira bihar.

Mañariko Udalak Hiria Antolatzeko Plan Orokor (HAPO) berria lantzen jarraitzen du eta hirigintza dokumentua zehazteko helburuarekin herritarrei irekita egongo diren hiru lantegi tematiko egingo ditu gaur arratsaldean udaletxean. Lantzen ari den dokumentu berriak gaur egungo hirigintzako plangintza diren Arau Subsidiarioen berrikuspena eragingo du.

Lantegi tematiko hauen helburua “denon arteko hausnarketa bat” egitea da HAPOan garatzen ari diren proposamenei buruz. Gainera, eztabaida bat bultzatu nahi du “hurrengo hamarkadako Mañaria zehazten lagunduko diguna”, Endika Jaio alkatearen esanetan.

Udalak 2014ko ekainean onartu zuen HAPOaren Aurrerakin dokumentua. Herritarrek dokumetu horri egindako iradokizunak oinarritzat hartuz, hasierako onarpenerako lehen zirriborro bat egin du. Txosten horri hasierako onarpena eman orduko, hiru batzar egingo dira bihar, asteartea, bakoitzean gai zehatzak aztertuko direla.

Hiru lan-saio

Lehen lantegi tematikoa arratsaldeko 15:30ean hasiko da eta bileran jarduera ekonomikoak eta lurzoru industriala gaiak izango dira hizpide. 17:00etan hasiko den lantegian berriz, lurzoru urbanizaezina eta natura ondarea izango dira bileraren ardatz. Eguneko azken hitzorduan hiri-lurzorua aztertuko dute eta 18:30etatik aurrera hiri-bilbeari loturako etxebizitza eremuak, ekipamenduak, aparkalekuak edo bideen inguruko lanketa egingo da.

Lantegi bakoitza hasi baino lehen, HAPOko erredaktore-taldeak sarrera txiki bat egingo du, azaltzeko kasu bakoitzean, nola gauzatzen ari den lana: aurreko Aurrerakinetik hasita, Plan Orokor dokumentua gauzatu arte. Baita ere, behin betiko hiri-antolaketa baldintzatuko duten afekzio nabarmenenak (uholde arriskua, errepidearen eragin akustikoa, bideragarritasun ekonomikoa, etab.) azalduko dituzte.

“Lantegietara gerturatzea librea da, beraz, parte hartu nahi duen edozein hiritar interesatzen zaizkion Lantegi edo Lantegietara etortzea baino ez du”, Jaioren esanetan.

Publicar comentarioEndika Jaio, HAPO, Hiria Antolatzeko Plan Orokorra

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados