Mañariko Udalak herri-kontsulta abiatu du gaur bertan etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzen ordenantza egiteko prozesuari hasiera emateko. Kontsulta publikoa azaroaren 19ra arte egongo da zabalik.
“Gaur egun etxebizitzen alokairuen laguntzen inguruko ordenantzarik ez dagoenez”, Udal ordezkariek beharrezkotzat ikusi dute horrelako ekimen bati buruzko araudia izatea.
Araudia egin aurretik herritarrei galdegingo zaie hainbat gaiei buruz, besteak beste, ordenantzaren beharrari eta araudia onartzeko beharra eta uneari buruz. Udalak jakin nahi du, hain zuzen, ordenantza bat onartuta etxebizitzen alokairu arazoa konponduko den edo Udalak jarriko duen arautegiaren objektiboak, prozedura eta onuradunen betekizunak eta betebeharrak.
Nahi duten herritarrek, erakundeek eta elkarteek 10 eguneko epean helarazi ahal izango dituzte beraien iritziak. Horretarako bi aukera izango dituzte; alde batetik, udaletxeko Erregistroan idatzi bat aurkeztu edo, bide telematikoa baliatuz, e-maila idatzi udala.manaria@bizkaia.org helbidera.
Mañariko Udaleko web orrian eskuragi dago informazio gehiago.