Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Mañariko Udalak Banco Sabadellen zuen dirua erretiratu eta banku etiko batera eraman du

MañariaUdaletxeaBanco Sabadellen zituen 209.201,5 euroak atera eta Fiare Banka etikora eramatea erabaki du Mañariko Udalak. Gobernu Taldearen ebatziaren bidez, “gizarte eraikitzeko bidean gure harritxoa jarri nahi izan dugu; gizartean balore justu, solidario eta humanoak sakontze bidean”, Endika Jaio alkateak zabaldutako oharraren arabera.

Erabakia hartzeko orduan, Mañariko Udaleko agintariek kontuan izan dute “finantza erakundeak merkatu neoliberalaren oinarrizko zutabeetariko bat” direla. Jarduera horren ondorioz, bankuek eta kutxek eragiten duten “bidegabekeria larria” salatu dute, burututako etxegabetzeak tarteko.

Horrez gain, oharraren arabera, giza eskubideak urratzen dituzten arloetan inbertitzen dute; etxebizitzekin espekulatu; arma merkataritzan dirutza erabiltzen dute edota harreman estuak dituzte armagintzako industriarekin.

Etekinak eta tamaina irizpideen arabera funtzionatzeak “gizarte eta errenta desberdintasunak zein sektore sozial txirotuenen bazterkeria” areagotu egin ditu, Udalaren arabera. Horren aurrean, “finantza arloa ulertzeko bestelako adierazpenak sortzen joan dira, aurrezpenak eta inbertsioak helburu sozialak dauzkaten jardueretara bideratzearren”.

Finantza adierazpen berri horietariko bat Fiare da. Erakunde hori banka etiko, herritar eta kooperatiboaren aldeko proiektua da, eta bere helburu nagusia da pertsona zein antolakundeen aurrezkiak ekonomia sozial eta solidarioko proiektuen zerbitzura bideratzea. “Mañariko Udaleko Gobernu Taldeak printzipio horiekin bat egiten du, eta, ondorioz, bide horretan pausua ematea erabaki du”,  zabaldutako oharrean adierazten dutenez.

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados