Mañariko Udalak 850.000 euroko soberakina du altxortegian

MañariaUdaletxeaMañariko Udalak 854.799,35 euroko soberakina du altxortegian, udaletxean egindako azken osoko bilkuran ezagutzera eman zenez. Emandako datuen arabera, Udalaren egoera ekonomikoa goitik behera aldatu da azken hamarkadan, 2009an zuen zorra 1.170.528,00 eurokoa zelako eta gaur egungoa 200.000 eurokoa.

Datu horren aurrean ”kopuru honek agerian uzten du erakundearen estabilitate presupuestarioa eta ekonomikoa”, Endika Jaio buru duen Gobernu taldearen iritziz. Izan ere, “kopuru honek suposatzen du 2011n, EH Bilduk alkatetza eskuratu zuen urtean baino 400.000 euro gehiago daudela altxortegian gaur egun”.

2011. urtean, Udalaren zorra 850.212,51 eurokoa zen; hau da, bi legegintzalditan laurden batera gutxitzea lortu dute. Urte berean, kutxan zegoen soberakina 402.819,55 eurokoa zen eta urteko aurrekontua berriz 760.850 eurokoa. Aurten onartutako aurrekontua 939.358 eurokoa da eta finatziazio gaitasuna 201.107,82 eurokoa da.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar