votar

483 votos

puntuacion entera puntuacion entera puntuacion entera puntuacion vacia puntuacion vacia


Mallabia - "Ni Kaiku naiz" kanpainaren irudia dira

Mallegoi baserritik iragarkietara

I. GUENAGA 14/02/2010

Video > Euskadi

Ruben Markinari elkarrizketa

Ruben Markina
Ruben Markina

Ruben, Eneritz eta Eire txikia mallabitarrak ezagun egin dira telebistako iragarki bati eskerrak. Mallegoi baserrian bizi dira eta esne ekoizleak dira. Azken asteetan euren irudia Kaikuren telebistako iragarkian ikusi daiteke eta baita esne poteetan eta markesinetan ere. ‘Ni Kaiku naiz’ kanpainaren irudia dira.

Ruben Markina eta Eneritz Aranburu, Eire alabarekin batera,  Mallabiako Mallegoi baserrian bizi dira. Bertan egin zuten, joan den abenduan, Kaiku kooperatibarako iragarkia, ‘Ni Kaiku naiz’ kanpainakoa. Anuntzioa egiteko ideia enpresatik jaso zuten, “nirekin jarri ziren kontaktuan marketin sailekoak, tetra brikeratarako argazkiak egin nahi genituen galdetzeko”, azaldu dio Rubenek durangon.comi.

Hasiera batean esne ontzietarako argazkietan bakarrik parte hartu behar zuen familiak. Abuztuan egin zituzten argazkiok, baserrian bertan. “Handik aurrera gaia handitzen joan zen eta telebistako iragarkia egitea erabaki zuten, bideoa grabatzea”, azaldu digu Rubenek. Ez daki zergatik aukeratu zituzten beraiek, “prest geundelako izango zen”, dio Rubenek.

Bideoaren grabazioa abenduan egin zen, 23an. Eguraldiak ez zuen lagundu ordea, eta oraingoan alabak ez zuen parte hartu, “emazteak eta nik egin genuen, eguraldi txarra zegoenez alaba bakarrik argazkietarako laga genuen”, argitu du abeltzainak.

Mallegoi baserria jendez bete zen egun horretan, “17 lagun ibili ziren, atzera eta aurrera, trasteak ipintzen”, Ruben eta Eneritzek ordea hamar minututan amaitu omen zuten lana, “gauza bakoitza askotan errepikatu behar izan genuen, baina beste barik”. Beste iragarkiren bat egiteko ere prest dago, “ez neban txarto pasa, baina ez dauka ezta emozio berezirik ere”, dio Rubenek.

Esne ekoizlea da Ruben Markina. Aitonak eta ondoren aitak egindako lanari heldu dio. Orain 55 esne behi ditu produkzioan, eta beste horrenbeste abelburu. “Produkzioa nahiko baxua da, ekoizteko eran ez naiz oso industriala, ekologikoa ere ez, baina gertuago nago”, argitu du Rubenek. Ekoizten duen esne gehiena Kaikuri saltzen dio, 1.500 litro bi egunero, gutxi gorabehera. “Aspaldian magrebtar asko etortzen dira esnea erostera,
nata-esnegaldu-mantekila antzeko zerbait egiten dute eta hori egiteko etortzen dira bila, baina gehiena kaikura doa”, baieztatu digu Rubenek Mallegoi baserriko behiei begira .


votar

483 votos

puntuacion entera puntuacion entera puntuacion entera puntuacion vacia puntuacion vacia

Añade tu comentario

Los campos * son obligatorios





Codigo Captcha


2 Comentarios

    Por MAMEMI

    24/02/2010 "OSO ONDO MALLABITARROK"


    Por hemengoa

    14/02/2010 "Mallabia existe!! Eskerrik asko"




También te puede interesar

  • puntuacion entera
  • puntuacion entera
  • puntuacion entera
  • puntuacion entera
  • puntuacion vacia

14/02/2010 - 08:45:09 :: Nuevas militancias para nuevos tiempos

Es necesario revitalizar la participación en partidos políticos, desde el conocimiento de sus limitaciones e incongruencias, pero desde la convicción de que es imprescindible su transformación desde el interior


Video > Euskadi

Ruben Markinari elkarrizketa