Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Mallegoi baserritik iragarkietara

Mallegoi baserritik iragarkietara

Ruben, Eneritz eta Eire txikia mallabitarrak ezagun egin dira telebistako iragarki bati eskerrak. Mallegoi baserrian bizi dira eta esne ekoizleak dira. Azken asteetan euren irudia Kaikuren telebistako iragarkian ikusi daiteke eta baita esne poteetan eta markesinetan ere. ???Ni Kaiku naiz??? kanpainaren irudia dira.

Ruben Markina eta Eneritz Aranburu, Eire alabarekin batera,  Mallabiako Mallegoi baserrian bizi dira. Bertan egin zuten, joan den abenduan, Kaiku kooperatibarako iragarkia, ???Ni Kaiku naiz??? kanpainakoa. Anuntzioa egiteko ideia enpresatik jaso zuten, ???nirekin jarri ziren kontaktuan marketin sailekoak, tetra brikeratarako argazkiak egin nahi genituen galdetzeko???, azaldu dio Rubenek durangon.comi.

Hasiera batean esne ontzietarako argazkietan bakarrik parte hartu behar zuen familiak. Abuztuan egin zituzten argazkiok, baserrian bertan. ???Handik aurrera gaia handitzen joan zen eta telebistako iragarkia egitea erabaki zuten, bideoa grabatzea???, azaldu digu Rubenek. Ez daki zergatik aukeratu zituzten beraiek, ???prest geundelako izango zen???, dio Rubenek.

Bideoaren grabazioa abenduan egin zen, 23an. Eguraldiak ez zuen lagundu ordea, eta oraingoan alabak ez zuen parte hartu, ???emazteak eta nik egin genuen, eguraldi txarra zegoenez alaba bakarrik argazkietarako laga genuen???, argitu du abeltzainak.

Mallegoi baserria jendez bete zen egun horretan, ???17 lagun ibili ziren, atzera eta aurrera, trasteak ipintzen???, Ruben eta Eneritzek ordea hamar minututan amaitu omen zuten lana, ???gauza bakoitza askotan errepikatu behar izan genuen, baina beste barik???. Beste iragarkiren bat egiteko ere prest dago, ???ez neban txarto pasa, baina ez dauka ezta emozio berezirik ere???, dio Rubenek.

Esne ekoizlea da Ruben Markina. Aitonak eta ondoren aitak egindako lanari heldu dio. Orain 55 esne behi ditu produkzioan, eta beste horrenbeste abelburu. ???Produkzioa nahiko baxua da, ekoizteko eran ez naiz oso industriala, ekologikoa ere ez, baina gertuago nago???, argitu du Rubenek. Ekoizten duen esne gehiena Kaikuri saltzen dio, 1.500 litro bi egunero, gutxi gorabehera. ???Aspaldian magrebtar asko etortzen dira esnea erostera,
nata-esnegaldu-mantekila antzeko zerbait egiten dute eta hori egiteko etortzen dira bila, baina gehiena kaikura doa???, baieztatu digu Rubenek Mallegoi baserriko behiei begira .

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

2 Comentarios

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados