Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Mahai-inguru batekin hasiko da gaur Elorrion Hemendik Harantzek egingo duen Elkartasun jaialdia

ElorrioElkartasunJaialdiaDurangaldeko Hemendik Harantz elkarteak Elkartasun jaialdia ospatuko du zapatuan Elorrioko Gaztetxean, egitarauan tartekatutako ekitaldien artean musika kontzertuak nabarmenduko direla. Mahai ingurua, umeentzako sormen txokoa eta Selektah 9MMk egunean zehar jarritako musika ere egongo dira.

Gaur egungo Europa neofaxistari aurre egin eta errefuxiatuei laguntza emateko helburuarekin sortutako elkarteak prestatu duen jaialdia, 11:00etatik aurrera egingo den mahai-inguruarekin hasiko da. Solasaldian SMH (Salvamento Marítimo Humanitario), Atxondo Harrera Herria, No Name Kitchen, Artea Proiektua eta Hemendik Harantz elkarteetako ordezkariak mintzatuko dira, moderatzaile lanak Libe Mimenza kazetariak egingo dituela.

Ordu berean, baina Iturri Kultur Etxean, 6 eta 12 urte bitarteko umeei zuzendutako ‘Ongi etorri’ sormen txokoa abiatuko da.

Arratsaldeko 18:00etan oroimen murala margoztuko dute eta ordu bete geroago Sara Zozaya, Abereh eta Zea Mayseko Aiora eta Pitiren ekitaldiak egongo dira. 20:30ean elkartasun afari merienda egingo dute.

Gaueko 22:00etatik aurrera Sermonds eta Radio Revolución taldeek eskainiko dituzten agerraldiekin osatuko da eguneko egitaraua.

Gainera, Elkartasun jaialdiaren harira egindako ‘Gaur zu, bihar ni?’ deituriko erakusketa jarriko da ikusgai Iturri Kultur Etxean, ekainaren 17tik 30era bitartean.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados