Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Mañariko EH Bilduk berriro aurkeztuko du Endika Jaio herriko alkatetza mantentzeko

Mañariko EH Bilduk berriro aurkeztuko du Endika Jaio herriko alkatetza mantentzeko

Mañariko EH Bilduk Udal Hauteskundeetarako aurkeztuko duen zerrendan,  gaur egun herriko alkatea den Endika Jaio azaltzen da aginte-makila berriro eskuratzeko asmoarekin. Berarekin batera egun zinegotzia den Ainara Areitio dago bigarren tokian eta zerrendan agertzen diren gainerakoek berriz, berriak dira.

Mañariko EH Bilduk lau zinegotzi lortu zituen aurreko hauteskundeetan, hau da, EAJ baino bat gehiago. Datozen hauteskundeetan zinegotzi kopurua berrestea lortzen badute, Agustin Sarrionandiak eta Ismene Uriartek ordezkatuko zituzten Eneritz Elguezua eta Julen Azkoaga.

Talde abertzaleak alkatetzan emandako lau urteetan, gauzak “beste era batera” egiteko asmoa agertu zuten, nahiz eta “orduan proposatzen genituen gauza guztiak ezin izan ditugu aurrera eraman”. Hala ere “aurreko programa hein handi batean bete dugu” eta horren adierazgarri jartzen dute udal zorra ia erdira jaistea (850.000 eurotik 464.000 eurora) eta honek “ate batzuk zabaltzen dizkigu”.

Udalaren egoera ekonomikoa ez dela hoberena kontuan izanda, Jaio buru duen taldeak “udal kontuak hobetzen” jarraitzeko konpromisoari eusteaz gain “gauzak eta egiteko erak aldatzen jarraitzeko” asmoa agertzen dute. Horretarako “sekreturik ez duen errezeta bat eskaintzen dugu: lana, lana eta lana”.

Mañariko EH Bilduren zerrenda:

1- Endika Jaio. Zientzia Politikoetan Lizentziatua. AEK-ko irakaslea.
2-Ainara Areitio. Irakaslea.
3-Agustin Sarrionandia. Kazetaria.
4-Ismene Uriarte. Enpresa Zientzietan Diplomatua.
5-Garazi Etxebarria. Hezkuntza Berezian Diplomatua. Gizarte Integrazioko ikaslea.
6-Pedro Areitio. Iturgina.
7-Ainhoa Alzaga.  Biologian Lizentziatua. AEK-ko irakaslea.

Ordezkoak:

1-Joseba Arzubia. Fabrikazio mekaniko arloko langilea.
2-Izaskun Gorostiza. Analisi teknikaria.
3- Iñaki Basauri. Jubilatua.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados