Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Mañariako haurrek zer esana izango dute aurrekontuetan

Mañariako haurrek zer esana izango dute aurrekontuetan

Mañariako Udalak abian jarri du aurrekontu parte-hartzaileak egiteko asmoa eta bihar, ostirala 23, egingo den ekitaldiko protagonistak sei eta hamabi urte bitarteko haurrak izango dira. Ekimen honen helburu nagusiak “Mañariako udaleko aurrekontuetan herriko haurren iritzia kontuan izatea” eta “haurren iritziak, nahiak eta interesak ezagutzea” dira.

Udalak bultzatu eta Urtxintxa eskolak kudeatutako ekimena haurra protagonista bilakatzen dituen metodologia parte-hartzaileaz baliatzen da. ‘Ametsen superheroiak’ izenburupean burutuko den saioan, “haurrak edozein proiektutan” parte hartzeko eta erabaki esparruetan egoteko eskubidea dutela eta beraien partaidetza “haurraren ahalduntzea” dakarrela azpimarratuko da.

Herriko haurren parte-hartzea sustatu eta indartu nahi duen ekimena aurtengo udazkenean burutuko da, Udalaren asmoa aldez aurreko urteetan egin den bezala aurrekontu parte-hartzaileak egitea delako eta prozesu horretan “haurrak kontuan izan nahi ditu”.

Haurren partaidetza bultzatzeko asmoarekin prestatutako bi saioetatik lehena bihar izango da eta bertan prozesuaren azalpena eta haurren proposamenak jasotzeko epea irekiko da urriaren 26a arte.

Lehen saio hori burutu ondoren, haurrek egindako proposamenak aztertuko dituzte udalean eta azaroaren 6an izango den bigarren saioan haurrei berauen bideragarritasuna azalduko zaie. Egun horretan jasotako proposamenak aztertu eta erabakiak ere hartuko dituzte.

Aurreikusitako azken bi saioak abenduan izango dira. 11rako iragarrita dagoen batzarrean herritarrekin batera baloratuko dira sortutako proposamenak. Abenduaren 18an egingo den azken saioan berriz haurrek herritarren aurrean aurkeztuko dute prozesua bera eta hartutako erabakia.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados