Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

M8 asanbladak domekan argazki jendetsu bat ateratzera gonbidatu nahi ditu Durangoko emakumeak

greba-feministaOtsailaren 17an, domekan, greba feminista sostengatzeko argazki jendetsua aterako dute Andereak elkarteak antolatu duen neskenganako eta emakumeenganako bortizkeriaren aurkako ‘flashmob’-aren ondoren. Eguerdian aterako den argazki horren helburua Durangoko emakume guztiak grebara deitzea da.

Martxoaren 8aren harira, dagoeneko hiru asanblada burutu dira Andragunean eta, koordinazio taldeak adierazi duenez, ‘emakume andana’ hurbildu da. Horretaz gain, otsailaren 20an eta martxoaren 3an egingo diren asanbladetara joateko deia ere egin dute. Lantaldeak dagoeneko finaktuta daudela, baina parte hartu nahi duen ororentzat zabalik daudela adierazi dute Durangoko M8 Asanbladatik. Prest dagoena grebafeministadurango@gmail.com helbidean jarri daiteke harremanetan M8 asanbladako kideekin.

Hainbat ekintza burututa

Martxoaren 8ra begirako lehenengo ekintzak burutu dira jada: kartel itsastea, txokolatada informatiboa, eta autofinantzaketa lantzeko kristalezko pote bilketa, eta grebaren iruditeria izango duen materialaren prestaketa, besteak beste.

Gainera, Andragunean kristalezko poteak uzteko deia egin da, izan ere, asanbladako kideek ahalik eta gune gehienetan jarri nahi dituzte itsulapikoak, greba diruz sostengatu nahi duenak horretarako bide erraza izan dezan. Azkenik, grebarekin lotutako materiala prestatzeko txandak osatzen ari dira.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados