Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen inguruko jardunaldiak egingo dira Elorrion

ELORRIO-LAG-KartelaElorrioko herritarrek Lurralde Antolamenduaren Gidalerroei (LAG) buruz informatu eta eztabaidatzeko aukera izango dute gaur eta bihar. LAG-ek Euskal Herriko Lurralde Antolakuntza arautzeko ardura daukate eta Elorriko Udalak antolatutako ekimenaren helburua eredu berri horren inguruan “hausnartu eta etorkizunerako gidalerroak zehaztea izango da”, Udaletik adierazi dutenez.

Iturri Kultur Etxeko areto nagusian burutuko diren saioak gaur eta bihar izango dira 19:00etatik aurrera. Lehenengo eguneko solasaldia, Dani Maeztu parlamentari ohi eta Ingurumen arloan abokatu espezializatuak LAG-en inguruan emango dituen azalpenarekin hasiko da. Ordu erdi geroago LAG-ei buruzko berrikuste bidea azalduko dute Ana Izquierdo Inguru Kontsultategiko ordezkariak eta Paisaje Transversal-eko Jon Aguirrek.

Hitzaldiak eta solasaldiak

Arratsaldeko 20:00etan Izaskun Iriartek, Administrazio eta Lurralde Plangintzaren Sailburuorde-ohiak LAGen berrikuspenaren aurrerapenaren ardatz nagusiak azalduko ditu. Lehen eguneko jarduna eztabaidarekin eta ondorioetarako tartearekin amaituko.

Eguazteneko saioa Hodei Zenikaonandiak, Udal arkitekto aholkularia eta ‘DOT desazkundea’ eragile sozialeko kideak, eskainiko duen ‘Oinak Lurrean, Alternatibarako Oinarriak’ hitzaldiarekin hasiko da. Jarraian, Bilboko Hiri Plangintzaz mintzatuko da Hirigintzako aholkularia eta Betsaide elkarteko kidea den Karmelo Anakabe. Eguneko hirugarren berbaldia Fernando Hevia, arkitekto eta Betsaide elkarteko kideak emango du, LAG-eko egoitzako kuantifikazioa azalduz. 20:30ak aldera eztabaidarako eta ondorioetarako tartea irekiko da.

Eusko Jaurlaritzak 1997an onartu zituen LAG-ak eta aurten berrikuspenaren aurrerapena aurkeztu du, gidalerro horiek Euskal Herriko Lurralde Antolakuntza arautzeaz arduratzen direla.

Lurralde-eredu berrirako irizpideak

Jardunaldien helburuetako bat “lurralde-eredu berri bat zehazteko irizpideen ideia orokor bat aurkeztea izango da” Xabier Dominguez alkateorde eta Hirigintza eta Ingurumen saileko arduradunaren esanetan, gidalerro hauen eragina nabaria delako norbanakoen bizitzetan.

LAG-ak, azken finean “Naturaren iraupena eta ingurumena, bideak eta trenbideak, hiri-hazkuntza, ekonomia jarduerak, baserri-basoaren ustiapena, ekipamenduak, zeharkako gaiak (osasuna, euskara, berdintasuna…) eskualdekatzea (eremu funtziodunak), hondakinen birziklapena, eta abarretaz mintzo dira”, Dominguezen esanetan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados