Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Luhartz taldeak Santixau jaiak alaituko ditu

Luhartz taldeak Santixau jaiak alaituko ditu

Garaiko jaiak hasia ziren Donien Atxa asteartean goian jarri zutenean. Hala ere San Inazio egunera arte iraungo duten festek aurrera jarraitzen dute musika emanaldiekin zein herriko kirolekin. Gaur bertso saioa egongo da iluntzean eta bihar bazkari herrikoia ospatuko dute.

Garaiko San Inazio jaiak pil-pilean aurkitzen dira ekintzaz beteriko programa batekin; gaur mus txapelketa egongo da plazan 18.00etan eta iluntzean, 22.00etan, bertso saioa egongo da Igor Elortza, Jon Maia, Uxue Alberdi eta Julio Soto bertsolariekin. Gai-jartzailea berriz Natxi Aranburu izango da.

Larunbat goizean asto lasterketa egongo da eta ondoren bazkari herrikoia, ‘Oba Neuke’ erromeria taldeak animatuta. Igandean berriz asto probak egongo dira arratsaldean.

Asteleheneko arratsaldean gaztetxoentzako izango da ‘korrika txikia’ eta umeentzako jolasekin. Gauean berriz erromeria izango da ‘Luhartz’ taldearekin.

Jaiak uztailaren 31n, martitzenean, bukatuko dira San Inazio egunean. Goizean meza ospatuko da eta ondoren dantzariak eta igel txapelketa egongo dira. Arratsaldean asto probak ospatuko dira, 18.30etatik aurrera. Gau giroa ‘Ansotegi’ taldearen eskutik etorriko da eta gauerdian errifen zozketa egingo da txokolate janarekin batera.

 

DURANGON. Garaiko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados