Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Lorea Muñoz izango da Izurtzako alkategaia Udal hauteskundeetan

IzurtzaLoreaMuñozGaur egun Izurtzako alkatea den Lorea Muñoz aurkeztuko du EH Bilduk berriro ere maiatzeko Udal hauteskundeetako zerrendaburu. Jaiotzez durangarra den baina 2001etik Izurtzan bizi den Muñozek legegintzaldi bat darama alkatetzan, nahiz eta 2007tik 2011ra ere herriko alkatea izan zen ANVrekin.

Muñozen asmoa “aurreko legegintzaldian hasitako proiektuekin” aurrera egitea eta “Izurtza hobeago bat egiteko lanean” jarraitzeko asmoa agertu du. Hala ere, herri txiki baten kudeaketa ez dela erraza aitortzen du “azken finean denetarik jakin behar baituzu“. EH Bilduren alkategaiaren helburua herriko “bizi-kalitatea hobetzea“ izango da.

Muñozek 57 urte ditu eta ogibidez kutxazaina da Eroski supermerkatuan.

Izurtzako EH Bilduren hauteskunde zerrenda osatuko duten pertsonak proposatzeko eta izendatzeko prozesu parte-hartzailea martxoan egingo da. Alkategaia aukeratzeko egin den moduan, bigarren fase horretan parte hartzeko ere ezinbestekoa izango da EH Bilduren barneko erroldan izena ematea, https://elkarrekin.ehbildu.eus/ webgunean.

Barneko aplikazioan izena eman eta gero, hauteskunde guztietarako (herrikoak, autonomikoak, Estatukoak eta Europakoak) zerrendak osatzeko prozesuetan parte hartzeko aukera izango da, baita EH Bilduren informazioa nahieran kontsultatzeko aukera ere.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados