Literatura eta musika uztartuko dira bihar Andraguneko ekitaldian

DurangoLiteraturEmanaldiMusikatuaKartelaEmakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna azaroaren 25ean dela eta, hainbat ekimen antolatu dira eskualdeko herrietan, tarteko bihar arratsaldean Durangoko Andragunean egingo den Literatura emanaldi musikatua. Ekitaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta saioan bertsoak, olerkiak, ipuinak eta musika tartekatuko dira.

Andrazkoei zein gizonezkoei irekita dagoen emanaldia “azaroaren 25eko programazioaren baitan antolatuta  dago eta, bide batez, hasiera emango diogu Andraguneko Euskarazko irakurketa taldearen ikasturteari”, egitasmoa bideratzen duen Marisa Barenaren esanetan.

Agerraldian Arrate Mardaras, Eider Gorrotxategi, Erika Lagoma, Esti Gonzalez, Koro Benito, Kristina Mardaras, Leire Bilbao, Maddi Sanchez eta Mireia Delgado sortzaileek eskainitako olerkiak, bertsoak eta ipuinak tartekatuko dira, Eunate Zarrabeitia eta June Iturriaga biolin joleen doinuekin lagunduta. “Partaide bakoitzak ekitaldi honetarako asamtutako sorkuntzak eskainiko ditu”, Barrenaren arabera.

Biharko ekitaldiarekin Andraguneko euskarazko irakurketa taldearen 2018-2019 ikasturteari hasiera emango diote. “Taldea hilean behin bilduko da eta bertako partaide izateko beharrezkoa da Andragunean izena ematea”, gogoratu du Barrenak.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar