Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Liher Aiartzaguena izango da Iurretako EH Bilduren alkategaia

liher aiartzaguena eh bildu alkategaia 2019Liher Aiartzaguena Brabo aukeratu du alkategai Iurretako EH Bilduk, maiatzaren 26an izango diren Udal hauteskundeetarako. Urtarrilean egindako barne prozesu parte hartzailean hautagai bakarra izan zen Aiartzaguena. Horretaz gain, martxoan egingo du EH Bilduk hauteskunde zerrenda osatuko duten pertsonak izendatzeko prozesua.

Sistema Informatikako Ingeniari Teknikoa da 33 urteko Iurretarra. Urteak daramatza ikastetxe desberdinetan informatika klaseak ematen eta azken bi legegintzalditan, EH Bilduko zinegotzia izan da Iurretako Udaletxean. Herri mugimenduko kide aktiboa ere bada Aiartzaguena, izan ere, besteak beste, Kimuak Aisialdi Elkartearen sortzaileetako bat izan zen eta gaur egun Zaldai mendi taldean eta jai batzordean parte hartzen du.

Aiartzaguenaren aukeraketa urtarrilaren 14tik 27ra bitartean egindako barneko prozesu parte hartzailearen ondoren burutu zen. EH Bilduko ordezkaritza batek balizko hautagai guztiekin hitz egin eta gero, Liher Airtzaguena izan da erronkari heltzeko prest agertu den bakarra.

Iurretako Udalerako zerrenda osatzeko gainerako EH Bilduren hautagaiak martxoan aukeratuko  dituzte. Alkategaia aukeratzeko egin den moduan, bigarren fase horretan parte hartzeko ere ezinbestekoa izango da EH Bilduren barneko erroldan izena ematea, https://elkarrekin.ehbildu.eus web orrian.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados