Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
BIDEOA

Leire Bilbaok, Joseba Sarrionandiak eta irakurraldi girotuak osatuko dute aurtengo Hitzez eta Ahotsez

Imanol-Larrinaga-hitzez-ahotsez
Imanol Larrinaga.

2022ko Hitzez eta Ahotsez ekimenaren ardatza ‘Ametsak’ izango dira eta aurtengo egitarauan Durangorekin lotura estua duten Leire Bilbao eta Joseba Sarrionandia idazleak eta Imanol Larrinaga ilustratzailea izango dira protagonista nagusiak. Literaturari eskainitako ekimena maiatzaren 13an abiatuko da.

Edizio honetako ekitaldiak Leire Bilbaok eskainiko duen poesia emanaldiarekin abiatuko dira. Saioa, Bizenta Mogel bibliotekan izango da 13an, arratsaldeko 19:00etan hasita.

Aurtengo egitarauari Joseba Sarrionandiak emango dio jarraipena, maiatzaren 28an. Durangoko Arte eta Historia Museoan eskainiko duen berbaldia eguerdiko 12:00etan hasiko da.

Aurreko edizioetan egin den bezala, aurtengoan ere Irakurraldi girotuarekin osatuko da literaturari eskainitako hitzordua. Durangoko eta inguruetako literatura zaleek protagonismoa hartuko duen ekimena, Benita Uribarrena parkean egingo da, baina euria bada San Agustin Kultur Gunera eramango dute. Ekainaren 10ean egingo den saioa, 17:00etan hasi eta 21:00etan amaituko da.

‘Ametsak’

Egitasmoaren talde antolatzaileak ‘Ametsak’ gaia aukeratu du edizio honetarako “gaia erakargarria delako lantaldekoontzat eta proposatutakoen artean adostasun gehien lortu zuelako. Izan ere, Hitzez eta Ahotsez proiektua ametsetatik sortu zen eta lotura zuzena du gure jarduerarekin”, Marisa Barrenaren esanetan.

Edizio honetan, proiektuaren hasieratik bidelagun diren Sarrionandiaren eta Larrinagaren partaidetza nabarmentzen dute antolatzaileek. Idazlea hasieratik aritu da lantaldearekin elkarlanean, eta ilustratzaileak edizio guztietako kartela diseinatu du, aurtengoa barne, eta antolatzaileek bere prestutasuna azpimarratzea nahi dute.

Gainera, sortzaile bien arteko lotura aspalditik dator. Izan ere, Larrinagak egin zuen lehen ilustratzaile lana, 1981 urtean, Sarrionandiaren ‘Narrazioak’ liburuaren azala izan zen. “Sasoi hartan, Ibaizabal aldizkariko kideak ginen biok, Jose Mari Uriarte, Jose Julian Bakedano eta beste hainbat kiderekin  batera”, ilustratzaileak 2016an DURANGON.COMen argitaratutako erreportaje baten aitortu zuenez.

Egitasmoari beste bultzada bat emateko asmoarekin, aurten, kartelaz gain, bideo bat ere ekoiztu dute antolatzaileek. Lan horren egilea Xabi Zabala izan da, Endika Blancok egindako gidoi baten oinarrituta.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (3 votos, media: 3,67 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

3 Comentarios

  1. Erik

    Gaurko ametsak biharko errelitate direlako segi dezagun mintsatzen eta maitatzen. Euskara bai da gure territorio libre bakarra.

    Deja una Respuesta
    1. Savino

      "minTZatzen" (Hobeto zaindu gure territorio libre bakarra mesedez) 😉

      Deja una Respuesta
      1. Erik

        Eskerrik asko zuzenketagatik, kontuten eukikot

        Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados