Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

LED argiteria instalatzen hasi da Elorrioko Udala herriko kaleetan

ElorrioArgiteriaLED
Erreka kalean jarri da dagoeneko LED sistema duen argiteria.

Erreka eta  Labakua kaleetan, Virgen de Begoña auzoan eta udaletxeko argi puntuetan LED argiteria sistema jartzen hasi da Elorrioko Udala “froga modura”, udaletxetik adierazi dutenez. Argiteria publikoaren sistema berriztatzeko lanak irailean hasi ziren eta azaroaren bukaerara arte luzatuko dira.

Erreka kalen jarriko diren 38 argi-puntuek, Labakuako 54ek eta Virgen de Begoñako 34ek, %70etik gorako aurrezpen energetikoa suposatuko diote Udalari urtero, 87.000kwh-tik 24.000ra jaitsiko baita kontsumoa. Gainera, horrek 10.000 euroko aurrezpena suposatuko dio urtean Udalari, 14.000 eurotik 4.000 euro ingurura igaroko baita faktura.

Lau guneetan berriztutako argiteriak 82.000 euroko aurrekontua du eta, oraingoz, Udalak 44.000 euroko diru -laguntza jaso du Bizkaiko Foru Aldunditik.

“Elorrioren jasangarritasunak arduratzen gaitu, eta gure esku dagoen guztia egingo dugu gutxinaka arlo honetan hobetzeko. Azken hilabeteetan kiroldegiko energia kontsumoa %22,4 eta CO2 emisioak %39,3 jaitsiarazi ditugu. Gainera, duela hilabete batzuetatik hona Goiener-ek kudeatzen du Udalaren herriko energia. Azkenik, Durangaldean auto elektrikoentzako karga puntua sustatu duen lehen Udala izan gara”, adierazi du Idoia Buruaga alkateak.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

  1. El ojo de Elorrio

    Para que gastar en nuevas luces en Elorrio si luego no las van a encender?

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados